Txantiloi:2008-41 Nabarmendutakoa

1983ko uholdeak Euskal Herria astindu zuten uholdeak izan ziren, bereziki Bilbo eta Nerbioi ibarra (Bizkaia) eta Laudio eta Aiarako harana (Araba). Guztira 34 hildako egon ziren, eta 200.000 milioi pezetako kalte ekonomikoak.

1983ko abuztua orokorrean hilabete euritsua izan zen, egun askotan egin zuen euria. Baina hilaren bukaerako euriteek meteorologo guztien aurrikuspenak gainditu zituzten. Abuztuaren 25ean, Gipuzkoatik etorri zen ekaitza, eta bertan eurite handiak izan baziren ere, ondorengo orduetan Bizkaian are indar handiagoarekin bota zuen euria.