Txaba-Yerdiko eliza
Txaba-Yerdiko eliza (Inguxeraz: ТкъобIa–Ерды; errusieraz: Храм Тхаба–Ерды; georgieraz: ტყობა-ერდი) Erdi Aroko kristau eraikin baten erorkinak dira, Errusiako Federazioan dagoen Inguxetia Errepublikaren handiena.
Txaba-Yerdiko eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako errepublikak | Inguxetia |
Udalerria | Dzheyrakhsky District |
Rural settlement in Russia | Guli rural settlement |
Herrixka | Targim |
Koordenatuak | 42°48′33″N 44°56′21″E / 42.8092°N 44.9392°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | IX. mendea |
Erlijioa | kristautasuna |
Elizbarrutia | Diocese of Makhachkala (en) |
Ondarea | |
Kokapena
aldatuAsin ibaiaren arroilan dago, Asa ibaiak sortua, Jairaj eta Pui aulen artean, Dzheiraj raionen. Estatuak babesten du monumentua, eta Dzheiraj-Asin Historia eta Arkitektura Museoaren eta Natur Erreserba barruan dago. Txaba-Yerdiko eliza Inguxetiako lau monumentu federaletako bat da. Beste hirurak hauek dira: Albi-Yerdiko eliza, Borga-Kash eta Miatsil islamiar mausoleoak.
Historia
aldatuEraikina 1781ean deskribatu zuen lehen aldiz iturrietan Städer errusiar armadako ofizialak, Ipar Kaukasora egindako bidaiei buruzko kontakizunengatik ezaguna. 1880ko hamarkadaz geroztik, Errusiako, Georgiako eta Inguxetiako hainbat adituk aztertu dute monumentua. 1969 eta 1971 artean, aditu talde batek, L. Jimshiashvili arkitektoa eta G. Ghambashidze arkeologoa buru zirela, irismen handiko ikerketa bat egin zuten eremuan, eta eliza berreraiki zuten haren kontserbazioa ziurtatzeko. Espedizioak, halaber, elizaren izenari buruzko interpretazio berri bat eskaini zuen: onartutako "Bi Mila Santuen eliza" bertsioaren ordez, ikertzaileek iradokitzen zuten izena Santo Tomas izenetik eratorria izan zitekeela.
Ebidentzien arabera, egiturarik zaharrenak VIII. eta IX. mendeak baino lehenagokoak dira, orduan birmoldatu baitziren.[1] Tenplua, dirudienez, Georgiako Tamar erreginaren erregealdian erabat berreraikia izan zen, 1184 eta 1213 bitartean, eta azken aldiz berregituratua XV. eta XVI. mendeetan.
Jatorrian, eliza Georgiako Erdi Aroko eliza tipikoa zen, oinplano basilikala eta hiru habearte zituena, baina berreraikitzaileek inguxetia menditsuaren tradizioko hainbat elementu sartu zituzten haren arkitekturan. Eskualdearen azken islamizazioak eliza bertan behera uztera eraman zuen. Dena dela, eraikina klanen batzarretarako biltoki gisa erabiltzen jarraitu zen, arazo komunak eztabaidatzeko eta hainbat ospakizun egiteko.[2]
Elizak erliebezko eskultura-zatiak ditu fatxadetan, eta apaingarriak erlaitzetan eta arkuetan. Georgierazko inskripzio baten zati bat ere ikus daiteke.
2008an indusketa berriak egin ziren, eta, horien ondorioz, inskribatutako harrizko lauza bat eta aurreko eraikinetako beste egitura batzuk aurkitu ziren.[3] 2012ko azaroaren 10ean, liturgia ortodoxoa ospatu zen berriro elizan.[4]
Iruditegia
aldatu-
Fatxadaren zehaztasuna.
-
Elizaren barrualdea.
-
Irudia.
-
Albo batetik ikusita.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Horrela izango balitz Errusiako eliz zaharrenetariko bat izango zen.
- ↑ https://web.archive.org/web/20090923192243/http://www.ingushetia.org/history/monument/33.html
- ↑ https://pravoslavie.ru/27785.html
- ↑ http://www.patriarchia.ru/db/text/2585592.html