Aula (txetxeneraz: oil, errusieraz: аул, turkiar hizkuntzetan: aul) Kaukasia inguruan (bereziki Dagestanen) ohikoa den herrixka gotortua da.

Gunib izeneko aula, Dagestanen, Prokudin-Gorskyk 1905-1915 artean ateratako argazkian.
Kubachi, Dagestango aul handia, 1899an.

Izenaren jatorria turkiarra da, eta herrixka esan nahi du hainbat turkiar hizkuntzatan (tatareraz: авыл, mongolieraz: айл).

Oro har harriz eraikiak, tontorren inguruan edo amildegien inguruan kokatzen dira, ustekabeko erasoetatik babestearren. Etxeek bi solairu izaten dituzte, eta garaiera desberdinetan jarrita egoten dira, etsaiei bideetatik edonora heltzea eragozteko. Etxeak hegoaldera begira izan ohi dira, eguzkiaren beroa baliatzeko eta ipar haizetik babesteko. Gehienetan aulak ez dira egoten lantzeko lur emankorren inguruan edo ur iturrietatik hurbil, eta ura ekarri egin behar da.

Svanetiko (Georgia) aulak, Erdi Aroko dorre bereizgarriz hornituak, gizateriaren ondare daude izendaturik. Antzeko dorreak Kaukasia osoan zabalduta daude, bereziki Inguxetian.

XIX. mendean Errusiak Kaukasia inbaditu zuenean, aulak defentsa gaindigaitzak ziren, eta zuzeneko erasoaren bitartez baizik ezin izan zituzten hartu, gehienetan. Txetxenian, badira errusiarrek hartu ezin izan zituzten zenbait aul famatu.

Kanpo estekak aldatu