Tuterako Museoa Tuterako Decanal jauregian kokatutako Tuterako eta Erriberako ondarearen museoa da. 2000. urteko ekainaren 26an inauguratu zen, 1997 eta 2001 artean eraikinaren zaharberritze lanak egin ondoren eliz barrutiko etxe eta museo bilakaturik. Museoa Decanal jauregiak, Apezpiku jauregiak eta katedraleko klaustroak osatzen dute.

Tuterako museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°03′49″N 1°36′29″W / 42.0636035°N 1.6079744°W / 42.0636035; -1.6079744
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2000ko ekainaren 26a
Webgune ofiziala

Eraikina aldatu

XV. mende amaieran gotiko-mudejar estiloan eraikitako adreiluzko eraikuntza da. Eraikinaren fatxada nagusiak erdi puntuko arkuz osaturiko ate bat du. Lehen pisuan, berriz, italiar estiloko leiho errektangular bat du. Nahiz eta XV. mendeko eraikinak gaur egungo tamaina izan, XVIII. eta XIX. mendeetan hainbat birmoldaketa egin zitzaizkion eraikinari. Merced kaleko fatxadaren ertzean dekorazio mudejarraren zati bat mantentzen du. 1883 arte dorre mudejar bat zuen eraikinak.

Eraikinaren barrualdean aipagarria da igeltsuzko nerbioak dituen gangadun otoitz-kapera, baita gela pribatuetan kontserbatu diren egurrezko zola eta kasetoidurak.

Museoa aldatu

Museoa gaien eta teknika artistikoen arabera banatua dago :

  • San Diónisen kapera
  • Ataria
  • Klaustro erromanikoa
  • Urregintza gela
  • Arkeologia gela
  • Ornamentuen gela
  • Eskulturen gela
  • Margoen gela
  • Erretaulen gela

Artelan esanguratsuak aldatu

Kanpo loturak aldatu