Turkana[1] —antzinako Rudolf aintzira izenaz ezaguna— Kenia eta Etiopia artean dagoen aintzira da. Batzuetan hartzen zuen kolorea zela eta, Jadezko itsasoa ere deitu zioten.

Turkana
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Garaiera360 m
Motasalt lake (en) Itzuli eta laku endorreiko
Luzera290 km
Zabalera32 km
Azalera6.405 km²
Sakonera109 m
Bolumena203.600 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak4°03′N 36°01′E / 4.05°N 36.02°E / 4.05; 36.02
Honen parte daLake Turkana National Parks (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
Hustubidealurruntzea
Erresidentzia denbora12,5 a
Arroaren azalera130.860 km²

Geografia

aldatu

Turkanak 6 405 km²-ko hedadura du; hori dela eta, munduko basamortu-lakurik handiena da. Chalbiko basamortua bere ondoan dago.

Turkanaren ingurua lehorra da oso. Hiru ibai dira aintzira hartan ahoa dutenak: Omo, Turkwel eta Kerio ibaiak. Turkanak lurruntzearen ondorioz baino ez du ura galtzen, baina haren sestra 10 metro jaitsi zen 1975 eta 1993 artean.

Historia

aldatu

1888an Samuel Teleki kondeak eta Ludwig von Höhnel tenienteak aitzidari Rudolf izena jarri zioten Austria-Hungariako Artxidukearen omenez. 1975an Turkana izena berreskuratu zuen. Eskualdeko biztanleak Gabbra, Rendille eta Turkana tribuetakoak dira.

Turkanaren ingurua oso garrantzitsua da antropologia ikerketetan, hantxe aurkitu baitituzte Skull 1470 burezurra edo Turkana Boy ("turkana mutila") bederatzi milioi urteko Homo erectus hezurdura.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.

Kanpo estekak

aldatu