Ireki menu nagusia

Tuia (Prosthemadera novaeseelandiae) Zeelanda Berriko txori endemiko bat da. Izena tūī maorieratik dator. Oso animalia azkarra da, gizakiaren ahotsak imitatu ahal ditu erraz aski.

Tui (hegaztia)
Tui on flax.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMeliphagidae
GeneroaProsthemadera Prosthemadera
Espeziea Prosthemadera novaeseelandiae
(Gmelin, 1788)

ElikaduraAldatu

Behar dituen nutrizio gehienak nektarretik jasotzen ditu,hala ere fruitu eta intsektuz ere elikatzen da. Tui arrak oso erasokorrak izaten dira,beste hegaztiekin borrokatzen dira (handiekin zein txikiekin) beren janaria edo bizilekua lapurtzen badiote.

Habitata eta kokapen geografikoaAldatu

Tui gehienak Zeelanda Berrian kokatzen dira gehien bat Ipar Uhartean. Tuiak leku basotsuetan bizi dira. Normalean bakarka ibiltzen dira, binaka edo familiaka ikusten dira,inoiz talde handietan,bakarrik beste hegazti batzuekin erasoa badute elikagaia dela eta.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tui (hegaztia)