Tugela ibaia
Tugela ibaia (Thukela bezala ere ezaguna) Hegoafrikako ibai bat da, KwaZulu-Natal probintziako luzeena.
Tugela Tugela edo Thukela | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 520 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°45′00″S 28°53′45″E / 28.75°S 28.895833333333°E |
Estatu burujabe | Hegoafrika |
Hegoafrikako probintzia | KwaZulu-Natal |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 29.100 km² |
Ur-emaria | 170 m³/s |
Bokalea () | Indiako ozeanoa |
Ibaia Drakensberg mendietan jaiotzen da, Mont-Aux-Sourcesen (Hegoafrikako beste bi ibai handi diren Vaal ibaia eta Orange ibaiaren ibaiadarretako zenbaiten iturria) eta 947 metroko urjauzi batean erortzen da Tugelaren jauzia deritzonean, munduko bigarren garaiena dena. Drakensberg mendietatik ibaiak 520 kilometroko ibilbidea egiten du sigi-sagaka KwaZulu-Nataleko erdialdeko eskualdetik Indiako ozeanoan itsasoratu arte. Bere arroak 29.100 kilometro karratuko hedadura hartzen du. Arroko urak, nagusiki nekazaritzarako erabiltzen dira iraupen landatzeekin eta silvikultura komertzialarekin.