Tubifera ferruginosa Enteridiidae familiako onddo espezie bat da.[1] Interes ekologikoa du, ez gastronomikoa.

Tubifera ferruginosa
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaLiceales
FamiliaEnteridiidae
GeneroaTubifera
Espeziea Tubifera ferruginosa
Gmelin, 1791

Sinonimoak: Tubilina speciosa, Stemonitis ferruginosa, Tubulina fragiformis.

Deskribapena

aldatu

Plasmodioa: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa eta 15 cm luze izan daiteke, bakartua edo elkartua, moriformea, elastikoa, likatsua, hasieran zurixka, azkar gorri-koral distiratsua, ondoren adreilu ilun kolorekoa eta distirarik gabea, burdin kolorekoa, azkenik arre-gorrixka ilun kolorekoa.

Esporangioak: Zilindrikoak, milimetro bat inguruko diametrokoa, estu, elkarren arteko presioagatik pixka bat angelutsuak, goialdean kapitatuak, batzuetan zulatua, oinarrian soldatuta edo ia libreak, 2 eta 4 mm bitarteko luzerakoak, eta lodiera bereko geruza bat eratuz, mintzezko hormekin. Helduaroan edukia oso sendoa da, eta arre-burdintsu kolorekoa eta hauts itxurakoa bihurtzen da.[2]

Etimologia: Tubifera terminoa grekotik dator, tutua esan nahi duen "túbus" hitzetik eta eraman, esan nahi duen, "phero" hitzetik. Tututxoz osatutako karpoforoaren formagatik. Ferruginosa epitetoa, burdina, kolore burdintsua, arre gorrixka, herdoil, esan nahi duen "ferreum" hitzetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tubifera stipitata delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean egur deskonposatuan ematen du fruitua. Arrunta da.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Amerika, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Taiwan, Japonia, Korea, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 835 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak

aldatu