Ireki menu nagusia

Ttan ttakun irratia (ttan ttakun izena txalapartaren onomatopeiatik dator) Donostiako Irrati Euskaldun Librea da.

1995 urtean jaio zen Egiako Gazte Lokaleko lantegitzat, baina ondoren Donostiako irrati libre bakartzat finkatuko zen. Bere kokalekua Egia auzoko Karmengo Ama kaleko Gazte Lokalean du. Irratia modu asanblearioan antolatzen da hilabeteko lehen asteartean 20:00 irratiko lokal berean bilera irekiak eginez. 17 bat irratsaio osatzen dute egungo programazio parrilla, eguneko 24 ordutan etengabe emititzen direlarik zuzeneko irratsaioak, errepikapenak eta musika estilo bati eskainitako musika tarteak. Irratsaioei dagokionez mota desberdinetakoak ditugu magazineak, aktualitatearen ingurukoak, sukaldaritzari buruzkoak, teknologia berriak edota musika estilo konkretu bati eskainiak. Seinalea Donostiako bazter gehienetara ondo iristen da (zulo beltz batzuk izan ezik: Altza, Bidebieta) FM-ko 106.8-an hasiera batean eta horrez gain inguruko herrietara ere (Zarautz, Hernani eta abar) iristen da. Azken urteetan irratiak udal antena publikoan txoko bat izatea lortu du. Horrela emisio arazoak gainditzea lortu du, eta Donostia osora eta inguruetara iristen da orain, frekuentzia ere aldatu delarik: egun, 107.2 FM-an emititzen du.

Irratiak Webgunea du eta saio batzuk egin eta berehala igo eta entzungai izaten dira bertatik, webgunean bertan irratia internet bidez zuzenean entzuteko aukera dago.

Irratiak urtean zehar ekimen desberdinak antolatzen ditu; bai irratia ezagutzera emateko eta baita ere suposatzen dituen gastu desberdinei aurre egiteko. Horien artean nabarmenena duela 9 urtetik hona Egiako Gazte Eszena kontzertu aretoan antolatzen den Irratiaren Festa. Urtarrilaren bigarren asteburuan izan ohi da festa hau, lokalak dituen bi areto ezberdinak aprobetxatuz, bi giro ezberdin eskaintzen ditu, batetik Punk eta Rock inguruko doinuak eta bestetik Doinu dantzagarriagoak Reggae, Dub, Funky edota Elektronikoa.

Bestetik urtean zehar ere hainbat ekimen burutzen ditu irratiak San Tomas egunean postua jarri izan du, Txomin auzoko jaietan txozna eta kontzertuak antolatzen ditu, eta urtean zehar ere kontzertuak, zine emanaldiak etab. antolatu izan ditu. Irratiak metxeroak, kamisetak etab. ere egin eta saltzen ditu.

2014ko abenduaren 17an jakin zenez, Piratek Enbata dator saioa egingo zuten[1].

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu