Tsukubai (蹲踞) bat konketa edo uraska moduko bat da, Japoniako leku sakratu baten sarreran dagoena, bisitariek eskuak garbitzeko eta ahoa irakuzteko ipinia [1]. Horrelako garbiketa erritualak ohikoak dira te-zeremonia batera joaten direnen edo tenplu budista bat bisitatzen dituztenen artean [2].

Tsukubai bat

Izena tsukubau aditzetik dator, «makurtu» esan nahi duena, umiltasun zentzuarekin. Te-zeremonia batera joaten diren gonbidatuak makurtu eta eskuak garbitzen dituzte tsukubai batean. Tsukubai hori roji ihintza-bidean edo te-lorategian dago, eta chashitsu edo «te-etxe» batera sartu aurretik erabiltzen dira.

Tsukubaiak harrizkoak izaten dira eta, askotan, zali txiki bat izaten dute erabiltzeko prest. Konketa urez hornitzeko, banbuzko hodi bat izaten du, kakei izenekoa.

Ryōan-ji tsukubai aldatu

 
Tsukubai Ryōan-ji tenpluan, Kioto

Hemen erakusten den tsukubai ospetsua Kyotoko Ryōan-ji tenpluaren eremuan dago eta Tokugawa Mitsukuni jaun feudalak oparitu zuen[3]. Harrian zizelkatu kanji-ek ez dute esanahirik bakarrik irakurtzen direnean. Baina bakoitza konbinatuta irakurtzen bada 口 (kuchi) irudiarekin, hau da, erdiko katiluaren formarekin, karaktereak 吾, 唯, 足, 知 bihurtzen dira, "soilik nahikoa dakit" esanahiarekin (吾 = ware = ni, 唯 = tada = soilik/bakarrik 足 = taru = nahikoa/aski, 知 = shiru = jakin).[4]. Azpian datzan esanahiak, beste modu batean esanda "Daukazuna da behar duzun guztia" edo "Ikasi bakarrik pozik izaten" bezalako forma ezberdinetatik itzulita, budismoaren oinarrizko irakaspen antimaterialistak islatzen ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Must See in Kyoto. Travel Bureau, Inc, 107 or. ISBN 4-533-00528-4..
  2. (Ingelesez) Einarsen, John. (2004). Zen and Kyoto. Uniplan Co, Inc, 133 or. ISBN 4-89704-202-X..
  3. Einarsen, John. (2004). Zen and Kyoto. Uniplan Co, Inc, 90–91 or. ISBN 4-89704-202-X..
  4. .

Kanpo estekak aldatu