Tsuguo Hongo (japonieraz: 本郷 次雄 Hongō Tsuguo?, 1923ko azaroaren 12007ko apirilaren 2) japoniar mikologo bat izan zen, Agaricales ordenaren biogeografia eta taxonomian espezialista.

Tsuguo Hongo

Bizitza
JaiotzaŌtsu1923ko azaroaren 1a
Herrialdea Japonia
HeriotzaŌtsu2007ko apirilaren 2a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaHiroshima University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta mikologoa
Enplegatzailea(k)Shiga University (en) Itzuli

Biografia aldatu

Gaur egun Hiroshimako Unibertsitatea denaren Biologia Sailean sartu zen 1943an, botanika ikasteko. Japoniako Agaricales ordenari buruz idatzi zuen bere tesia.

1987tik 1989ra bitarte Japoniako Elkarte Mikologikoaren presidentea izan zen. 2003an Minakata Kumagusu saria eman zioten mikologian egindako lana txalotuz. 130 artikulu eta 9 liburu idatzi zituen. 215 taxoi deskribatu zituen bere bizitzan zehar. Hongoren omenez izendatutako onddo espezieen artean daude Amanita hongoi[1], Boletus hongoi[2], Xerula hongoi, Pluteus hongoi, Russula hongoi, Strobilomyces hongoi, eta Tylopilus hongoi[3].

Nomenklatura zientifikoa aldatu

Tsuguo Hongok deskribatutako onddo edo landareak izendatzeko Hongo laburdura erabiltzen da[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «Persoonia 5 (4): 410, 1969» www.cybertruffle.org.uk (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  2. Lakhanpal, T. N.. (1996). Mushrooms of India, Boletaceae. A.P.H. Pub. Corp ISBN 81-7024-789-6. PMC 36884035. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  3. (Ingelesez) Wolfe, C. B.; Bougher, N. L.. (1993). «Systematics, Mycogeography, and Evolutionary History of Tylopilus subg. Roseoscarbra in Australia Elucidated by comparison with Asian and American Species» Australian Systematic Botany 6 (3): 187–213.  doi:10.1071/sb9930187. ISSN 1446-5701. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  4. «International Plant Names Index» www.ipni.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).

Kanpo estekak aldatu