Haitzarte
(«Trokarte» orritik birbideratua)

Cuencako probintziako Hiri Sorginduko kareharrietan ebakitako haitzartea
Haitzartea, haizpitartea edo trokartea eremu menditsuko ebakidura luze, sakon eta estua da,[1] erreka edo uhar baten higadurak sortutakoa. Batzuetan haitzartea eratu zuen erreka agortu egiten da. Handia denean, arroila izena ematen zaio. Haitzarte batzuk balio estrategiko handikoak izan dira historian; adibidez Termopilak (Grezia), Agincourt (Frantzia) eta Siq (Petrako sarbide bakarra).
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskalterm: haitzarte, Hiztegi terminologikoa, euskadi.eus
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haitzarte |