Tricholoma squarrulosum

Tricholoma squarrulosum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Tricholoma squarrulosum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma squarrulosum
Bres., 1892

Pixka bat toxikoa gerta daiteke.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila hasieran, baina berehala laua. Kolore grisekoa pixka bat arrexka, ezkata beltzaxkez estalia. Ertz iletsua.

Orriak: Zuriak, batzuetan puntu beltzekin ertzean. Eskotatuak, estu, lodiak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, haritsua, trinkoa, zuntz ezkatatsuez estalia. Kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Zuri grisaxka kolorekoa, fruta usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek dituzten iledun kapelak. Squarrulosum epitetoa latin arruntetik dator, ezkata txiki, esan nahi duen "squarrula" hitzetik. Kapelaren eta oinaren dekorazioagatik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzako interesik gabea. Susmagarri samarra.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Tricholoma atrosquamosum jangarriarekin, hau oso antzekoa da, baina ez da hain ezkataduna. Tricholoma pardinum pozoitsuarekin ere bai, honek mendialdeko koniferoen azpian irteten du (Pirinioak), nahasketa arriskutsua, ezkatak indibidualizatuagoak ditu, eta ertza lobulatua du normalean. Tricholoma terreum jangarriarekin ere bai, hau txikiagoa da, kapela leunagoa du eta gris-sagu kolorea du. Tricholoma scalpturatum delakoarekin ere bai, honek irin usaina du eta horitzeko joera du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda amaieran eta udazkenean, gehienetan hostozabalen azpian, batez ere arteen (Quercus ilex) azpian.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 204 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 234 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 303 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 246 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu