Tricholoma psammopus Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Tricholoma psammopus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma psammopus
Quél., 1875
Banaketa mapa

Mikatza, ez da jangarritzat hartzen.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran erdiesferiko kanpai itxura samarrekoa, pikortsu samarra, batzuetan zuntz txiki erradialekin ertzetik hurbil, denbora askoan biribilkatua egoten da. Okre-lehoi zurbil koloreko azala du.

Orriak: Hasieran zurixkak, gero okre tonukoak, gero eta biziagoa. Ez oso estu, irregularrak, zabalak.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, zerbait fusiformea oinarrian, kapelaren kolore berekoa, eta pikortatze tipiko berak ditu, batzuetan, eraztun itxurako eremua mugatzen dute goiko aldean, gehiago edo gutxiago markatuta..

Haragia: Krema zikin kolorekoa. Usain berezirik gabea. Zapore mikatzekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Psammopus epitetoa ere grekotik dator, hondarra, esan nahi duen "psammos" hitzetik eta oin, esan nahi duen "pus" hitzetik. Oinean dituen pikorrengatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tricholoma imbricatum delakoarekin nahas daiteke, hau ezkatatsua da, ilunagoa eta handiagoa.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, koniferoen eta alertzeen artean. Urria.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Mendebaldeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 182 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 333 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 254 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon, Marcel.. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 158 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu