Tricholoma caligatum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Tricholoma caligatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma caligatum
Ricken, 1914

Sinonimoak: Armillaria matsutake, Tricholoma robustum var. Goliath. Armillaria goliath

Jan daiteke, baina ez da preziatua. Basoan uztea hobe, bakanak direlako.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero hemisferikoa, ertza hasieran biribilduta, ondoren zabaldu samarra, batzuetan titi apur batekin. Hasieran azala leuna edo glabroa, ez likatsua, ondoren feltro itxurakoa edo fibrilosoa, ondoren estu dauden, ezkata zabaletan apurtzen da, batez ere erdian. Kolore arre-gorrixka ilunekoa, batzuetan ardo kolorekoa, ertzean kolore zurixka izaten du.

Orriak: Zurixkak, estu, estuak, Itsatsiak.

Hanka: Ia berdina, batzuetan mehetua edo konprimitua oinarrirantz, betea, solidoa, tipikoki zorroztuta, goiko aldean eraztun bereizgarri bat geratzen delarik, eraztunetik gora kolore zurixka du eta beherantz (zorroa) nabarra da eta kapelaren antzeko kolorekoa.

Haragia: Solidoa, zuria, ez da kolorez aldatzen edo pixka bat arrosakara azalaren azpian. Zapore mikatz samarra du, elorri zuriaren usain handikoa (Cretaegus).[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Caligatum epitetoa berriz latinetik dator, jantzi, esan nahi duen "caliga" hitzetik. Hanka errezel orokorrak estaltzen duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, mikatza delako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Tricholoma focale var. pseudocaligatum aldaerarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, koniferoen baso mistoetan, hostozabalen azpian urriagoa da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Costa Rica, Europa.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 174 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 347 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 268 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 160 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu