Trichaptum abietinum Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da sukaldean erabili, larrukara da. Usteldura zuria sortzen du.

Trichaptum abietinum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaTrichaptum
Espeziea Trichaptum abietinum
Ryvarden, 1972

Sinonimoak: Hirschioporus abietinus. Trametes abietina, Physisporus caesio-albus.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Erresupinatutik efuso-erreflexura, oso fina, goiko aldea tomentuduna du; zurixkatik grisaxka kolorera; ertz antzua more-grisaxka samarra.

Tutuak: Oso motzak dira.

Poroak: Biribilduetatik angelutsuetara, baita urratuak ere, lila-grisaxka kolorekoak.[2]

Etimologia: Abietinus epitetoa bere habitatagatik du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Trichaptum biforme delakoarekin nahas daiteke, hau hostozabalen egurretan hazten da. Ez da oso ohikoa. Trichaptum fuscoviolaceum espeziearekin ere bai, honek koniferoen egurretan irteten du eta tutu askoz luzeagoak ditu, paleta, hortz edo ezten itxurakoak. Chondrostereum purpureum-ek ere kolore antzekoa du, baina kontuan hartzen badugu honek himenioa leuna duela, desagertu egiten da nahasketa

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan koniferoen adar eta enborretan hazten da, batez ere izeietan. Oso ohikoa da.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Asia, Erdialdeko Amerika, Brasil, Australia, Kamerun, Madagaskar.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 652 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 501 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu