Transmongoliarra

Transmongoliar trenbidea Errusiako Ulan Ude eta Txinako Jinin hiriak elkartzen dituen trenbidea da, hau da, Transiberiarra eta Txinako trenbide sareak elkartzen ditu. Mosku eta Pekin arteko ibilbidea trenez egiteko bi aukeretako bat da (bestea Transmantxuriar trenbidea da).

Ulan Batorko tren geltokiaren ikuspegia.

Ulan Udetik Jinin hiriraino 1.700 kilometro daude. Burdinbidea 1949 eta 1961 urteen artean eraiki zen, eta Txinan bi bide dauden arren, Mongolia eta Errusian bide bakarra dago. Horrez gain, burdinbide zabalera ezberdinak direla eta (Errusia eta Mongolian 1.5200mm eta Txinan 1.435mm), trenek ordu batzuk ematen dituzte Mongolia eta Txina arteko mugan, aldaketa egin ahal izateko.

IbilbideaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu