Trango

Euskal herriko mendia

Trango Gainlabur eta Zurkuntz lepoen artean dagoen den Urkillako mendia da. Gainlabur, Larrangoiti eta Atxuintxarekin lauko taldetxo bat osatzen dute mendilerro honetan.

Trango
Datu orokorrak
Garaiera1.182 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′13″N 2°23′23″W / 42.95354°N 2.38969°W / 42.95354; -2.38969
MendikateaUrkilla mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
Ohiko bideaArantzazu/Arriola/Barria
MendikatMendikat

Irispideak aldatu

Barriatik, Gainlabur lepora, Baltiako baserrietan abiatuta joan daiteke. Ondoren, Los Segundosen, hesi bat dago. Zuzen jarraituz gero, Gaboñora helduko litzateke. Horregatik, eskuinetik jeitsi behar da, bidegurutze batetara heldu arte. Eskuinera hartu eta igotzen hasi behar da. Hurrengo bidegurutzean, zuzen jarraitu behar da, eta, Narbaixa ibaitik, Zulokoetxe bordara heltzen da. Bidea jarraituz, Eskorta errekaztoa igaro behar da, lauza bakarra duen zubi batetatik. Berehala, aipaturiko pasabiderantz jarraitu behar da. Eskuinetik, Gainlabur, Larrangoiti, Atxuintxa eta Trangora heltzen da.

Arantzazutik, Arantzazuko labarraren hondora jaitsi behar da, bidezidor batetatik. Bidezidor hau, aparkalekuaren mendebaldean dago. Bidetik mendebalderantz jarraitu behar da, eta, berehala, bide hau alde batera utzi behar da, Azpilloste lepora daroan beste bide bat hartzeko. Hegoalderantz jarraitu behar da Gallerdi tumulutik igaroz, baita Artasoko trikuharritik ere. Pixkat gorago dago Trango mendiaren tontorra.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu