Zurkuntz

Euskal herriko mendia

Zurkuntz Arabako mendia da, 1.212 metro garai dena.

Zurkuntz
Datu orokorrak
Garaiera1.212 m
Geografia
Koordenatuak42°57′06″N 2°22′57″W / 42.951767°N 2.382575°W / 42.951767; -2.382575Koordenatuak: 42°57′06″N 2°22′57″W / 42.951767°N 2.382575°W / 42.951767; -2.382575
MendikateaUrkilla mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
Ohiko bideaArantzazu/Arriola
MendikatMendikat

IrispideakAldatu

Zurkuntzeko pasabidera, errez hel daiteke Arantzazutik, Urkuluko labarraren bidez. Labar honek, Gazteluaitz eskuinetara uzten du. Azkenik, Iturri gorria izeneko iturria atzean utzi ondoren, pagaditik doan aldapa gogor bat igo behar da, pasabide garbiraino heldu arte. Hemendik, ezkerretara hartuz, berehala heltzen da tontorrera. Iturri gorriako iturritik, Erromesen bidetako lepoa izeneko lepora ere hel daiteke, Napar Basoko Punta izeneko mendiaren ekialdean kokatua. Lepo hau, Arabako Lautadatik gertu bizi zen jendearentzat ezinbestekoa zen, Arantzazura erromes zihoazenentzat batipat. Eta honek eman dio duen izena.

Arriolatik, Erromesen bidetako lepora heldu behar da lehenik, ondoren, Napar Basoko Puntara heltzeko. Hemendik, eta Zabalanegi leporako jeitsiera labur bat egin ondoren, tontorrera hel daiteke.

Beste bide bat Narbaixatik doa. Hemen, Beltran baserritik eta Malabrasoko zelaietatik ere hel daiteke Erromesen bidetako lepora, Napar Basoko Punta eta Zurkuntzen artean. Hortik Zurkuntzera hartzea baino ez da geratzen.

Beste izen batzukAldatu

  • Zabalanegi
  • Zorkurutz
  • Zurkurutz
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekakAldatu