Trajanoren Azoka

Koordenatuak: 41° 53′ 44.28″ N, 12° 29′ 10.35″ E / 41.8956333°N,12.4862083°E / 41.8956333; 12.4862083

Trajanoren Azoka (latinez: Mercatus Traiani; italieraz: Mercati di Traiano) Erroman dagoen hondakin multzo handi bat da, hiriburuaren erdialdeko Monti rionean. Foro Inperialeko Bidean (italieraz: Via dei Fori Imperiali) dago, Koliseoaren kontrako aldean.[1]

Trajanoren Azoka, Erroman

Merkataritza-gune hau, zirkuluerdi formako oinplanoa zuena, Trajanoren Foroarekin batera eraiki zen, II. mendearen hasieran, Kirinal mendiaren magalean egindako mozketa okupatu eta eusteko asmoz, Foro Inperialen zati hau eraikitzeko egin zena.

HistoriaAldatu

107 eta 110 bitartean eraiki zuen Apolodoro Damaskokoak, Trajano enperadorearen zerbitzura egon zena, eta Erromako arkitektorik handienetako bat izan zen. Azoka, ondasun elkartruke gehien zegoen Erromako tokietako bat izan zen. Honetarako eraiki zen, gainontzeko foroetan egiten ziren salerosketa urriengatik. Hau, ondasunez betetako 150 denda izatera iritsi zen, eta ondasun horiek erosteko asmoz zegoen jendea, honela, Erromatar Inperioaren II. mendeko ekonomiarentzako ekarpen bat izanez.

Erdi Aroan, multzoa, modu nabarmenean aldatua izan zen: zenbait solairu gehitu zitzaizkion, gaur egun ikus daitezkeenak, eta elementu defentsiboak Milizien Dorrea (Torre delle Milizie) bezala, 1200ean eraikia. Beranduago, komentu bat eraiki zen, XX. mendearen hasieran behera bota zena, Trajanoren Azoka Erromarentzako berreskuratzeko asmoz.

Azokaren gorengo mailek, bulegoak zituzten, beheko aldean, Trajanoren Foroaren aurrean, dendak zeuden bitartean (latinez tabernae), olioa, ardoa, arrain eta itsaskiak, fruta eta barazkiak eta beste jaki batzuk saltzen zituztenak.[2] Erdi Aroko etxeak, gorengo solairuan eraiki ziren, Via Biberaticaren segmentu erdizirkularraren parean.

ErreferentziakAldatu

  1. Bunson, Matthew. (2002). Encyclopedia of the Roman Empire. New York: Facts on File, 337, 550–551 or. ISBN 0-8160-4562-3. OCLC .47930574.
  2. Richard, Carl J.. Why We're All Romans: The Roman Contribution to the Western World. Lanham, Maryland: Rowman & Littlefield, 70–71, 229 or. ISBN 9780742567801..

Kanpo estekakAldatu