Trafalgar (Pérez Galdós)

Trafalgar (1873) Benito Pérez Galdós kanariar idazlearen Episodios Nacionales lan ezaguneko lehen saileko lehenengo eleberria da. Liburua 1873ko urtarrilaren 6an hasi zuen eta otsailan plazaratu zuen. 1872ko udan, Santanderreko udako egonaldian, Benito Pérez Galdósek Trafalgarreko batailan parte hartu zuen marinel beterano bat ezagutu zuen. Lan ezagun hau sortzera eramango zuen dokumentazio-prozesuaren hasiera izan zen ezagutze hori.[1][2]

Trafalgar
1873ko edizioa.
Datuak
IdazleaBenito Pérez Galdós (1873)
Argitaratze-data1873
GeneroaEleberri historikoa
Jatorrizko izenburuaTrafalgar
Herrialdea Espainia
BildumaEpisodios Nacionales

Istorioa aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lehen serie honetako ia pasarte guztietan bezala, Gabriel de Aracelik kontatzen du ekintza, lehen pertsonan. Araceli pertsonaia heroiko eta erromantikoa da. Sail honen liburu desberdinetan Araceliren izaera garatzen eta aldatzen joango da. Lehen eleberri honetan, Gabriel Cadizko umezurtz pikaro gisa aurkezten du Galdósek; gaztea erreserban dagoen Armadako ofizial zahar baten morroi gisa, 14 urterekin, Espainiako Armadaren ontzi intsignia zen Santísima Trinidad itsasontzian Trafalgarko gudan murgilduko da, Napoleondar gerren barruan. Guda horretan Frantziar eta Espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua. Eleberriaren ekintza 1805eko urrian hasten da, eta nolabaiteko erritmo epikoarekin kontatzen ditu batailaren prestaketak, garapena eta amaiera.

Balorazioa aldatu

XX. mendean zehar hainbat egilek, Rafael Altamirak eta Pedro Ortiz-Armengolek esaterako, bere XIX. mendeko Espainiako historiaren kronika handiaren hasiera honetan, Galdosen jenio narratiboa nabarmendu dute.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.cervantesvirtual.com/obra/bibliografia-galdosiana/
  2. Pérez Galdós, Benito (2004). Episodios nacionales. Primera serie (antología comentada). Rafael del Moral. Madril: Mare Nostrum. ISBN 84-96391-01-9.
  3. Ortiz-Armengol, Pedro (2000). Vida de Galdós. Bartzelona: Crítica. ISBN 8484320731.[1]

Kanpo estekak aldatu