Tournesol auzia
Tournesol auzia (jatorrizko izenez L'affaire Tournesol) Tintinen abenturatako 18. komikia da, Hergék marraztu eta idatzia, beste guztiak bezala. Lehenik Tintin aldizkarian agertu zen 1954ko abenduak 22 eta 1956ko otsailak 22 bitartean. Bilduman lehen edizioa 1956an argitaratu zen.
Tournesol auzia | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Hergé | |||
Argitaratze-data | 2011 | |||
Izenburua | L'Affaire Tournesol | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Belgika | |||
Argitaletxea | Casterman (en) | |||
Orrialdeak | 64 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komikia | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Tintinen abenturak | |||
Emanaldia | ||||
Hasiera-data | 1954ko abenduaren 22a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Moulinsart, Suitza eta Borduria | |||
ikusi
| ||||
Fikzio-unibertsoa | Tintin universe (en) | |||
fr.tintin.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Istorioa
aldatuIstorioa Tintin eta Haddock kapitaina Moulinsartera itzultzen direnean hasten da, ekaitz batek eteten dituenean, jauregi guztiko pitxer eta ispilu guztiak hausten dituen ekaitz bitxi bat. Ekaitza zirudiena, izatez, Tournesol profesoreak garatutako ultrasoinu sortzaile baten probak ziren, profesorea, egun batzuk beranduago Suitzan hitzaldi batean desagertuz.
Tintin eta Haddock Ginebran biltzen dira profesorearen arrastoa jarraitzeko, eta justu borduriarrengandik askatzeko zorian zeudenean, Tournesol berriz bahitzen dute, oraingoan sildaviarrek. Alabaina, sildaviar espioiak ez dira Tournesol han mantentzeko gai, berriz borduriarrek bahitzen dutena, Szohôdera eramanez. Azkenean, Bianca Castafiore sopranoaren laguntzarekin Tournesol askatzea lortzen dute, honek, bere asmakizunaren planoak suntsitzea erabakitzen duelarik, arma bihurtzea ekiditeko.
Istorio honetan, berriz isladatzen da Syldavia eta Borduriaren artean dagoen tentsioa, garai hartan alde kapitalista eta alde komunistaren artean bizitako egoeraren isla bezala.
Aurrekoa Ilargian oinez |
Tintinen abenturak 1956 |
Ondorengoa Ikatz stocka |
Kanpo estekak
aldatu