Toural dos Vaos

Leongo Herriko udalerria

Toural dos Vaos (galizieraz) edo Toral de los Vados (gaztelaniaz) Leongo Herriko udalerri bat da, Leongo probintzian kokatuta. Bierzo eskualdean dago, itsas mailatik 530 m metrora, eta 24.13 km²-ko azalera hartzen du.

Toural dos Vaos
Toral de los Vados
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaLeóngo probintzia
AlkateaPedro Fernández Fernández
Izen ofizialaToral de los Vados
Villadecanes
Jatorrizko izenaToral de los Vados
Posta kodea24560
INEk ezarritako kodea24206
HerriburuaToral de los Vados (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°32′34″N 6°46′34″W / 42.5428°N 6.7761°W / 42.5428; -6.7761
Map
Azalera24.13 km²
Altuera530 m
MugakideakCacabelos, Carracedelo, Carucedo, Sobrado, Corullón eta Vilafranca do Bierzo
Demografia
Biztanleria1.779 (2023)
−13 (2022)
alt_left 939 (%52,8) (%51) 907 alt_right
Dentsitatea73,73 bizt/km²
MatrikulaLE
toraldelosvados.es

Bertan gero beraien ura Sil-era isurtzen duten Burbia eta Cúa ibaiak elkartzen dira. 2010eko maiatzaren 3an izena aldatu zuen lehenago zuen Villadecanesetik. 2023 urteko erroldaren arabera 1.779 biztanle zituen.

Biztanleria

aldatu

INEren datuen arabera, Villadecanes-Toral de los Vadosen 2184 lagun bizi dira, horietatik 1077(%49,31) emakumeak dira eta 1107 (50,69) gizonak.

Nekazaritza

aldatu

Herri guztian aurki daitezken baratzeak, fruta-sailak eta mahastiak nabarmendu daitezke.

Ospakizunak

aldatu

Uztailaren 10, 11 eta 12an Toral de los Vadosen San Cristóbalen festak ospatzen dira. Aldi berean Eskulangintza-azoka ospatzen da. Hauexek dira beste jai batzuk: San Isidro, Maiatzaren 15ean; Toral de los Vadoseko Maratoia maiatzean (estatu mailako oihartzunarekin) eta Toral de los Vados en tren. Festa hau ekainean ospatzen da eta bertan trena iritsi eta gero Toralek izan zuen garapena azaltzen da.

Sukaldaritza

aldatu

Herri honen inguruetan sei produktu nabarmendu daitezke: piparra, errege-sagarra, ardoa, zezina, botaharria eta udarea. Inguru honetako produktuak desberdintzen dituzten hainbat jatorrizka deitura etiketa daude.

Pertsona ospetsuak

aldatu

Fernando (Frank) Caldeiro. Bere jatorria herrian daukan NASAko hispaniar-argentinar astronauta.

Juan López Fernández (JAN), Superlópez komiki-pertsonai famatuaren eta beste batzuen egilea. Adibidez, Don Talarico, Taxi Taxi eta Los Últimos de Villapiñas.

Sampiro, Iglesia del Campokoa, kronista, notario eta Astorgako apezpikua.

Luis Aller. 1961ean Toral de los Vadosen jaioa. Zinema zuzendaria.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu