Toural dos Vaos
Toural dos Vaos (galizieraz) edo Toral de los Vados (gaztelaniaz) Leongo Herriko udalerri bat da, Leongo probintzian kokatuta. Bierzo eskualdean dago, itsas mailatik 530 m metrora, eta 24.13 km²-ko azalera hartzen du.
Toural dos Vaos Toral de los Vados | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Leóngo probintzia | ||||||||||
Alkatea | Pedro Fernández Fernández | ||||||||||
Izen ofiziala | Toral de los Vados Villadecanes | ||||||||||
Jatorrizko izena | Toral de los Vados | ||||||||||
Posta kodea | 24560 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 24206 | ||||||||||
Herriburua | Toral de los Vados (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°32′34″N 6°46′34″W / 42.5428°N 6.7761°W | ||||||||||
Azalera | 24,13 km² | ||||||||||
Altuera | 530 m | ||||||||||
Mugakideak | Cacabelos, Carracedelo, Carucedo, Sobrado, Corullón eta Vilafranca do Bierzo | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.779 (2023) −13 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 74 bizt/km² | ||||||||||
Matrikula | LE | ||||||||||
toraldelosvados.es |
Bertan gero beraien ura Sil-era isurtzen duten Burbia eta Cúa ibaiak elkartzen dira. 2010eko maiatzaren 3an izena aldatu zuen lehenago zuen Villadecanesetik. 2023 urteko erroldaren arabera 1.779 biztanle zituen.
Biztanleria
aldatuINEren datuen arabera, Villadecanes-Toral de los Vadosen 2184 lagun bizi dira, horietatik 1077(%49,31) emakumeak dira eta 1107 (50,69) gizonak.
Nekazaritza
aldatuHerri guztian aurki daitezken baratzeak, fruta-sailak eta mahastiak nabarmendu daitezke.
Ospakizunak
aldatuUztailaren 10, 11 eta 12an Toral de los Vadosen San Cristóbalen festak ospatzen dira. Aldi berean Eskulangintza-azoka ospatzen da. Hauexek dira beste jai batzuk: San Isidro, Maiatzaren 15ean; Toral de los Vadoseko Maratoia maiatzean (estatu mailako oihartzunarekin) eta Toral de los Vados en tren. Festa hau ekainean ospatzen da eta bertan trena iritsi eta gero Toralek izan zuen garapena azaltzen da.
- Iglesia del Campon: uztailaren 4 eta 5ean.
- Oteron: urtarrilaren 7 eta 8an.
- Paradela del Ríon: abuztuaren 14tik 16raino.
- Paradela de Arriban: abenduaren 13tik 15eraino.
- Parandonesen: San Antonio, ekainaren 9 eta 10ean.
- Sorribasen: Virgen de las Nieves, abuztuaren 4 eta 5ean.
- Valiñan: Santa Inés, urtarrilaren 22an.
- Villadecanesen: San Sebastián, urtarrilaren 20ean. Sagrado Corazón de Jesús, abuztuaren 3tik 5eraino.
Sukaldaritza
aldatuHerri honen inguruetan sei produktu nabarmendu daitezke: piparra, errege-sagarra, ardoa, zezina, botaharria eta udarea. Inguru honetako produktuak desberdintzen dituzten hainbat jatorrizka deitura etiketa daude.
Pertsona ospetsuak
aldatuFernando (Frank) Caldeiro. Bere jatorria herrian daukan NASAko hispaniar-argentinar astronauta.
Juan López Fernández (JAN), Superlópez komiki-pertsonai famatuaren eta beste batzuen egilea. Adibidez, Don Talarico, Taxi Taxi eta Los Últimos de Villapiñas.
Sampiro, Iglesia del Campokoa, kronista, notario eta Astorgako apezpikua.
Luis Aller. 1961ean Toral de los Vadosen jaioa. Zinema zuzendaria.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Udalaren webgunea.