Tosa Inu, japonieraz 土佐, Tosa-Ken edo Japoniar Mastina, Japoniako bertako txakur arraza bat da. Tosako probintzia zenan dagoen Shikoku uhartean sortua izan zen, gaur egungo Kōchi prefekturan.

Tosa Inu
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Japonia
Altueraarra: 60 cm gutxienekoa
emea: 55 cm gutxienekoa
Katalogo kodea260

XIX. mendearen erdialdean agertu zen, borroka eta zaintza txakur gisa. Zenbait herrialdeetan txakur arriskutsutzat jotzen da.

NFZren sailkapenean, nazioartean ezagututako arrazen artean, 2. taldean dago moloso txakur eta antzekoekin batera[1].

Erreferentziak aldatu

  1. «TOSA» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak aldatu