Torta del Casar
Torta del Casar, Espainiako Cáceresko probintziako San Pedro mendilerroaren iparraldean ekoizten den gazta bat da, Extremaduran. Ardi gaztaz egiten da.
Torta del Casar | |
---|---|
![]() | |
Jatorrizko herrialdea | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Esnearen jatorria | Ardia |
Pasteurizatua | Ez |
Zahartze denbora | Gutxienez 60 egun |
Ziurtagiria | Jatorrizko Izendapena 2003 |
2003tik Jatorrizko Izendapena du.
Jende askok Casar de Cáceres udalerrian bakarrik ekoizten dela uste arren, Llanos de Cáceres, Sierra de Fuentes eta Montánchez eskualdeetako beste 36 udalerrietan ere ekoizten da.