Torneträsk

Torneträsk edo Torne träsk lakua (Samieraz Duortnosjávri, Meänkieliz Tornio edo Torniojärvi) Laponiako laku bat da, Suediaren iparraldeko muturrean kokatua dagoena, Norvegiako mugatik gertu, Kiruna udalerrian mendilerroan. Träsk hitzak (zingira) testuinguru honetan, Suedia iparraldeko beste laku askoren izenarekin bezala, lakua esan nahi du. Suediako zazpigarren lakurik handiena da. 330 kilometro karratuko hedadura eta 70 kilometroko luzera ditu. Lakua hegoekialdetik husten da, Tornionjoki edo Torne ibaiaren bidez. Lakuaren hegomendebaldean Abisko Parke Nazionala eta UNESCOren Laponiako Biosferaren Erreserba daude.

Torneträsk
Torneträsk
Tornetresk fra Rohkunborri.jpg
Datu orokorrak
Garaiera341 m
Luzera70 km
Zabalera11 km
Azalera329,852029806 km²
Sakonera168 m
Bolumena17.100.000.000 m³
Geografia
Koordenatuak68°22′0″N 19°6′0″E
Honen parte da1. Bothnian Bay (International district Torne river - Sweden) (en) Itzuli
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaNorrbottengo konderria
Suediako udalerriaKiruna udalerria
Hidrografia
Betebidea
HustubideaTornionjoki edo Torne ibaia
Arroaren azalera3.380 km²
Lakuaren kokapena Suedian.
Torneträsk lakua gau polar batean.

Torneträsk lakua glaziar baten aktibitatearen ondorioz sortu zen, bere 168 metroko sakonera eman ziona, Suediako bigarren lakurik sakonena bihurtuz. Ohi izotzez estalia dago abendua eta ekaina bitartean.

Kanpo estekakAldatu