Toreadorraren abestia

Toreadorraren abestia Carmen operaren «Votre toast, je peux vous le rendre» ariaren izen herrikoia da. Egileak Georges Bizet (musika) eta Henri Meilhac eta Ludovic Halévy (libreto) dira.

Toreadorraren abestia
Jatorria
IzenburuaVotre toast, je peux vous le rendre
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
TonoaLa bemol maior
Deskribapena
Honen parte daCarmen
LibretistaHenri Meilhac (en) Itzuli eta Ludovic Halévy
Bestelako lanak
MusikagileaGeorges Bizet

Escamillo toreatzaileak (toréador «toreatzaile»arentzako termino frantsesa da) II. ekitaldira sartzen denean abesten du, eta zezen-plazako egoerak, jendetzaren txaloak eta garaipenarekin batera datorren ospea deskribatzen ditu. «Toréador, en garde» leloa, Carmenen I. ekitaldiko preludioaren zati nagusia da.

Musika

aldatu

Baxu-baritonorako kopla honek la2tik fa3rako ahots-maila du, eta si bemol2dik mi bemol3rako tesitura. Bere konpasa 4
4
da, bere tonalitatea fa minor da eta leloa fa maiorrean dago. Tempo adierazpena allegro molto moderato a  =108 da. Frasquita, Mercédès, Carmen, Moralès, Zuñiga eta korua elkartu dira leloaren errepikapenean.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Carmen, "Nº 14 – Coplas", Choudens Père et Fils (1877)

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.