Torakozentesi
Torakozentesia pleuren arteko barrunbetik likidoa edo haizea ateratzeko egiten den proba osagarria da, beti ere pleurako isuria dagoenean.
Prozedura hau 1852n lehen aldiz deskribatu zuten.
Diagnostikoak Aldatu
Pleurako likidoaren azterketa hiru arlotan egiten da: Biokimika, Mikrobiologia eta Anatomia patologikoa.
Honek guztiak arnas gaixotasun batzuen diagnostikoa ahalbidetu dezake, hala nola:
- Bihotz-gutxiegitasuna.
- Tuberkulosia.
- Minbizia: Biriketakoa edo pleurakoa.
- Neumoniak.
- Neumotorax (Haizea pleura artean).
- Hemotorax (Odola pleura artean).
Teknika Aldatu
Torakozentesia saihetsen arteko espazioan ziztada egitean datza, toraxen. Horren bidez pleurako likidoa ateratzea da xedea, bi helbururekin: Azterketa egitea (diagnostikoa) edota toraxa likidoz hustu (tratamendua).
Neumotoraxen kasuan, haizea kanporatzea da helburua.
Azterketa biokimikoa Aldatu
Proteinak eta LDH bai pleurako likidoan (Prot-p eta LDH-p) bai odolean (Prot-s eta LDH-s) aztertzean bi aukera topa dezakegu: Exudatua edo transudatua.
Exudatua Aldatu
Hiru irizpide hauetatik bat gutxienez bete behar du:
- LDH-p >200.
- Prot-p/prot-s >0.5.
- LDH-p/LDH-s >0.6.
Tuberkulosia, Minbizia eta Neumonia dagoenean agertzen da.
Transudatua Aldatu
Aurreko irizpideak betetzen ez dituenean. Bihotz-gutxiegitasunean ikusten da.
Azterketa mikrobiologikoa Aldatu
Gaixotasun infekziosoak diagnostikatu ditzakegu honen bidez, bereziki tuberkulosia.
Azterketa anatomo-patologikoa Aldatu
Minbiziaren bila gabiltzanean oso baliagarria da.
Tratamendua Aldatu
Torakozentesia bera izan daiteke sendabidea kasu batzuetan, baina beti ere jatorrizko gaixotasuna tratatu egin behar da, diagnostikoaren arabera.