Topic on Wikipedia:Txokoa

Euskarazko Wikipedia ez da ageri Wikipediako hasierako orrian

4
Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denoi,

Duela aste batzuetatik faltan bota dut Euskarazko Wikipediarako esteka Wikipediako hasierako orrialdean. Ez da ageri beti agertu izan den 100.000+ artikulu dituzten Wikipedien atalean, ez dakit zerbait badakizuen...

Beste Wikipedia guztiak, ezagunak ditudanak behintzat, ageri dira.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hala da, Xabi22. Larunbatean horixe ohartarazi nuen EWKEren kanal batean.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Badirudi euskarazko lotura agertzen dela, baina testua, nolabait, "ingelesa" hitzera aldatu dela. Hau da, "ingelesa" klikatzen baduzu, euskarazko Wikipediara zoaz.

"Euskarazko Wikipedia ez da ageri Wikipediako hasierako orrian" mezuari erantzun