Topic on Wikipedia:Txokoa

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Gaurko batzarrean esan dudan bezala, nik Txikipediarako euskaratutako hainbat irudi fitxategi ezabatzeko abisua jaso dut, SVG faltsuak direlako. Zehazki, hauxe esan didate: "these images are fake SVGs that already have png versions of equal quality. If they are deleted, they will be automatically replaced by those images and the articles they are in will not lose their images. If you have the correct SVG versions of these files, you can upload them to each one and they will not be deleted. In any case, the PNG versions will continue to exist."

Irudiak salbatu edo behar bezala igo nahi nituzke, Txikipediarako balio didaktikoa dutela uste dudalako, baina ez naiz oso iaioa gauza tekniko hauetan. Norbaitek ondo badaki nola egin, eskertuko nioke ahalik eta azkarren salbatzea. Eta, bestetik, era honetako irudiak euskarara ondo ekartzeko ikastarotxo bat antolatzea ere eskertuko nuke, noizbait wikitopaldi bat antolatzen badugu.

Hauek dira irudiak:

Janfri (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Koldo,

Kontua da nahiz eta fitxategiaren luzapena .svg jarri, ez direla irudi bektorialak (zoom eginez gero, pixelatuak ikusten dira). Paralelismo bat eginez, MS Word-eko fitxategi bati, .docx luzapena eskuz aldatu eta .pptx jarrita fitxategia ez da aurkezpen bat bihurtzen, jarraitzen du testu dokumentua izaten, ez dagokion luzapenarekin. Horregatik jartzen du SVG fitxategi faltsuak direla, luzapena izan bai, baina benetan ez direlako SVG fitxategiak.

Beraz, nik bi aukera ikusten ditut:

  • Irudiak berriz igo formatuari dagokion luzapenarekin (.png, .jpg...) .svg beharrean
  • Jatorrizko irudiak SVG modura jaitsi eta irudi bektorialen ediziorako aplikazio bat erabiliz editatu. Nik Inkscape erabili izan dut. Horrelako diagrametarako uste dut aukera hau dela desiragarriena.

Ondo izan.

Janfri (eztabaidaekarpenak)

Berriro begiratu dut eta ikusi dut jatorrizko irudiak PNG-ak direla, beraz nire bigarren aukera ez da baliagarria. Dituzun irudiak SVG beharrean .png-luzapenarekin igota arazoa konpondu beharko litzateke.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko. Ea konpontzen dudan.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hala da, irudi horiek ez dira SVG, beraz ezin diozu jarri SVG bat denik, hori esaten diote.

Hala ere, baduzu aukera SVG Translate erabilita itzulpenak askoz errazago egiteko, benetako SVG bat baldin baduzu:

  1. Ireki SVG Translate
  2. Log-in egin (goian eskuman, garrantzitsua da)
  3. Aukeratu irudia, adibidez File:Knee diagram.svg
  4. Aukera emango dizu itzultzeko termino bakoitza, idatziz. Behin eginda, goiko "Upload to Commons" sakatu eta euskarazko bertsioa ere gordeko da.
  5. Fitxategi hau euskarazko Wikipedian ikusten baduzu, euskaraz agertuko da, automatikoki, beste bertsio bat igo behar izan gabe.
Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, Theklan. Gorde behar ditut pauso hauek. Bide batez, artxibo horiek denak norbaitek .png bihurtu zituen nik egin eta geroago, eta biak daude orain, .svg txarrak eta .png. Beraz, lehenak ezabatzen badituzte, ez dago kalterik.

"Txikipediarako irudiak" mezuari erantzun