Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bereziki aipatzen ditut hemen @EnekoPanamá eta @Enekorga, udalerriekin lan bikaina egiten duzuelako. @Patxi Txokarro ehunka argazki igotzen ari da, Euskal HErriko kontzeju guztiak bisitatzeko helburua baitu. Akaso, Wikidatan eta Commonsen lagundu diezaiokezue argazki horiek antolatzen, altxorra baita igotzen ari dena. Urte berri on!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beharrezko lana eta eskerrik asko guztiei horregatik! Aukeran, ondo legoke deskribapenak ere gehitzea, ahal bada izenak (elizak, etxeak, jauregiak, iturriak) euskaraz aipatuz. Bestalde, kategoriekin kasu: irudipena dut bikoizketak sortzen ari direla (ES-EU). Artean kategoriarik existitzen ez bada edo oso elementu gutxi baditu, euskaraz jarrita ongi. Bestela, dagoena errespetatzea onena.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

@Patxi Txokarro ri eskaini nion laguntza latsagien argazkiak Commons-era igotzeko, ikusirik Nafarroako latsagi (ia) guztiak ateratzen ari zela Twitterren.

Erantzun zidan, eskerrak emanez, ari zela pixkanaka argazkiak igotzen, nahiz ez zen izugarri ondo moldatzen.

Ikusten dut Commons-eko Wash houses in Navarre kategorian gehienak falta direla oraindik.

Posta elektronikoa eta telefono zenbakia ere eman nizkion, mezu zuzen baten bidez. Ez dakit mezu hau irakurriko ote duen...

EnekoPanamá (eztabaidaekarpenak)

Aupa, mila esker zure hitzengatik. Ea Otsaila aldean ondo antolatzen naizen kontzejuen argazki interesgarri horiekin laguntzeko. Urte berri on zuei ere!

"Nafarroako kontzejuetako argazkiak" mezuari erantzun