Topic on Wikipedia:Txokoa

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa:

Joan den otsailean @Iñaki Calvillo: lankideak nire eztabaida orrian idatzi zuen, artikulu batzutan edukiaren zati handi bat Gizapediatik hartua zegoela eta, administratzaile lez eduki horiek ezabatzeko eskatuz (ikus Lankide eztabaida:Lainobeltz#Copyright urraketa eta Lankide eztabaida:Lainobeltz#Copyright urraketa (berriz)).

Edukia zuzenean ezabatu ordez, aipatutako artikuluetan {{copyvio}} txantiloia ezarri eta niri zuzendutako mezu hori eztabaida orrietan kopiatu nuen, artikulu hoien egileei ping eginez, edukia ezabatu aurretik artikulua moldatzeko aukera izan zezaten, eta horrela adierazi nion Iñaki Calvillo lankideari.

Har eskero lankide honek beste lau artikulutan zuzenean edukia ezabatu du, inolako abisurik gabe, horrela artikuluaren egileak testua moldatzeko aukera gabe gelditzen direlarik.

Testuaren zati handi bat webgune horretatik kopiatu bada egile eskubide urraketa da, hor ez dago eztabaidarik (Garapen Jasangarrirako 8. helburua: lan duina eta hazkunde ekonomikoa artikuluan egindako ezabaketa ordea, nik neuk ez dut egile eskubide urraketatzat hartzen, ez baita edukiarn zati handi bat, esaldi bat baino, eta erreferentziatua, baina ez da kasu puntuala arduratzen nauena).

Artikulu batek egile eskubideak urratzen baditu hori adieraztea zilegia (eta beharrezkoa) dela uste dut. Ez ordea, edukia zuzenean ezabatzea, Wikipedian asmo honez idatzi diren artikuluak behar bezala moldatzeko aukera eman gabe.

Hortaz, hemen uzten dut @Iñaki Calvillo: lankidearen ekarpenen zerrenda (Berezi:Ekarpenak/Iñaki_Calvillo), eta dei egiten dizuet artikulu hoien historian agertzen zareten @Kamiruaga:, @EGAÑA89:, @Xabier Armendaritz:, @Amaia azkarate:, @Aneazkona:, @TukanHoria:, @Maite Lazkano:, @Assar:, @Intzasube: @Vcpetiri:, @Marklar2007:, @Jesnal:, @Aioramu: lankideei, nahi izanez gero artikuluok moldatu/eztabaidan parte har dezazuen.

Bestalde, hainbat eta hainbat artikulutako kanpo estekak atalean Gizapediarako esteka dago (ikus, adibidez, Atsegin). Gizapediako eduki guztiak ezabatzen badira, inolako abisu eta begirunerik gabe, sistematikoki txertatu diren kanpo esteka hauek spamtzat ere har ditzakeegula uste dut, eta artikuluetatik kendu.

Beste eritzi batzuen zain

Iñaki Calvillo (eztabaidaekarpenak)

Kaixo

Egiten dizkiguten aipamen zuzenak direla eta, erantzun egin behar diogu aurreko ohartarazpenari. Lehenik eta behin, jakin ezazue gorabehera hauengatik denbora asko galtzen ari garela, beste batzuek, eta ez guk, gaizki egindakoagatik. Lehenik eta behin, eta inportanteena, egile eskubideak dituen edukia hartzea ilegala da, eta inmorala ere bai. Lapurreta deritzogu, argi eta garbi. Euskal wikipedian bertan aipatzen da: "Wikipedian, ez dira inoiz onartuko beste webguneetatik kopiatutako testu edo irudirik egilearen baimena lortzen ez bada. Arau horri ez jarraitzeak Wikipediari kalte larriak sor diezazkioke, eta gure lan guztia alferrik gal dezake." (Wikipedia: Egile eskubideak). Ez dugu aurkitu beste inon bestelako politikarik edo prozedurarik horren inguruan. Badago txantiloi bat, zuk jarri duzuna, baino jartzen du: "Artikulu batek egile eskubideak urratzen dituela pentsatzeko arrazoirik baldin baduzu, idatz ezazu ondorengo hau: ...", baino hemen ez da pentsatzen dugun ala ez, hemen garbi dago egile eskubideen urraketa dela. Dena den, zuk aipatutako prozedura jarraitu behar bada, ba tira, jarraituko dugu, baino jakin ezazu, ez duela horrelakorik inon jartzen, hemen behintzat. Goazen erderazko wikipediara (jakin arren hura beste gauza bat dela, iruditzen zait webgune osatuagoa izanda, agian irizpide bat izango dutela horri buruz:

(zita testuala)

"Casos muy evidentes

Si es un caso muy evidente, (...)

Haz lo siguiente:

  1. Blanquea la página, o esconde el texto de la misma utilizando al final, y agrega al comienzo {{plagio|fuente del texto|firma (pon ~~~~)}}, para que aparezca el aviso para el que lo copió. Si el texto plagiado era sólo parte del artículo basta con borrar ese contenido.
  2. Avisa al autor de la edición en su página de discusión con cualquiera de las plantillas {{subst:Aviso copyvio|nombre del artículo|plagio}} ~~~~ o {{subst:Aviso destruir|nombre del artículo|plagio}} ~~~~
  3. En estos casos la página será borrada inmediatamente y su reposición por un mismo usuario supone una acción de vandalismo. (Wikipedia:Páginas_sospechosas_de_violar_los_derechos_de_autor)

(barkau erderaz jartzeagatik)

Hor dioenez, kopia-pega zatia ezabatu behar da , egileari abisatu, aurretik blanquear esaten du, eta gero orria edo zatia ezabatu izango dela.

Frantsesezko wikipedia dio, eta hau bai zilegi dela , historialetik ere eduki hori ezabatu behar dela. Gainera dio: "Si un article vient d'être créé, et qu'il est une copie de site avérée sans contribution significative supplémentaire, un utilisateur peut le blanchir automatiquement (en mentionnant la source copiée dans le commentaire). et un administrateur peut le supprimer immédiatement. Il reste souhaitable de prévenir l'auteur de la violation."(Wikipédia:Pages_soupçonnées_de_violation_de_copyright)

Hor beraz, zilegi da eta gomendagarria, blanchir edo zuritu hori. Baino nola egiten da hemen?


Tira, honekin guztiakin esan nahi duguna da, ez dagoela garbi zein izan den prozedura formala edizio hori atzera botatzeko (ez du inon jartzen), hemen ez baitago beste wikipedietan bezala prozedura formalik, baina garbi dagoela testua ezabatu behar dela. Zuk Lainobeltz, jakinda egile eskubideak dituela, erresttauratu egin duzu, eta hori ilegala da. Prest gaude astebeteko epea edo emateko, baino testu hori ezabatu behar da.

Beste alde batetik, aurreko urraketetetan eta azkeneko hauetan kopiatutakoa historialetik ezabatzea ere eskatzen dut formalki. Behar den bezala.

Aipamenak direla eta. Lainobeltz, nahasten dituzu zitak eta erreferentziak. Uste baduzu beste artikulu batean egindako ekarpena aipamen hutsa dela, eta ez plagioa, begiratu hemen: [https://www.cedro.org/blog/articulo/blog.cedro.org/2017/02/23/consejos-para-citar-respetando-los-derechos-de-autor] eta hemen [https://fr.wikipedia.org/wiki/Wikip%C3%A9dia:Citation]. Gutxienez, testua kakotxen artean joan behar da, hor dioenez, eta egilea aipatu behar da zuzenean.


Eta azkenik, Gizapedia kanpo loturetan agertzen dela eta, ba tira, aitortzen dugu duela 4 urte t'erdi sartu genituela kanpo lotura batzuk. Beste askok ere egiten zuten, eta egiten dute egun ere. Ohartarazi zigutela, eta egiteari utzi geniola berehala . Gero, bot batek gehienak kendu zituen, esan didatenez. Baten bat geratu bada, kendu mesedez. Ez daukagu inongo interesik hemen kanpo lotura gisa agertzeko.

Ez daukagu inongo asmorik eta gogorik polemikan sartzeko. Hemen errieta inori egin behar bazaio, testua kopiatu duenari izango da. Nahi dugun bakarra da gure lana errespetatzea da. Iñaki Calvillo, Gizapediaren izenean.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

@Iñaki Calvillo: zita eskubidea ez da plagioa. Esaldi bat leku batetik hartzea eta modu egokian erreferentziatzea ez da plagioa ez hemen, ez Unibertsitatean, ez inon, zita eskubidearekin garatzen delako edozein zientzia. Ingelesezko Wikipedia:Plagiarism artikuluan duzu honen adibide batzuk. Esaldi bat jartzea testu oso batean eta nondik atera den esatea ez da plagioa. Testuak esaldi hori bakarrik izango balu, edo testu guztia hortik kopiatua izango balitz, bada orduan plagioa. Baina, kasu honetan, artikulu luze eta mamitsu bateko esaldi bat da, bere aipu zuzenarekin egina.

Baina, hau arazo handi bat dela uste baduzue Gizapedia proiektu pribatu eta itxi horretan, soluzio erreza du: hemen dauden lotura guztiak kendu eta aipamenen zerrenda beltz batean sartu, inork, inoiz, ezin egiteko aipamenik Gizapediari inongo testuinguruan.

Eta horrela jartzen garenez ere, jakin nahi nuke nola ari zareten kudeatzen copyrighta argiki domeinu publikoan ez dauden obren kasuan: https://gizapedia.hirusta.io/arte-zinetikoa-zinetismoa/

Hortxe dagoen Duchampen lana ez da librea, Jesus Sotorena ere ez da librea (edo ez du jartzen nondik atera den eta zergatik den librea).

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Bat nator Theklanek esandakoarekin: Gizapediatik esaldi bat kopiatu bada, ezin da hori ezabatu egile eskubideak urratu direla eta, egile eskubideen legean onartuta baitago aipu eskubidearen salbuespena, iturria behar bezala aipatuta.

Hala ere, pasarte luze bat kopiatu baldin bada (hau da, aipu eskubidearen salbuespenaren babesik ez duen egile eskubideen urraketa garbia baldin bada), orduan bai, ondo dago besterik gabe pasarte hori ezabatzea. Kortesiaz, ondo legoke urraketa dakarren kopiaren egileari ezabaketa horren berri ematea, baina ez da nahitaezkoa: egile eskubideen urraketa amaiaraztea da funtsezkoa.

"Gizapedia eta egile eskubideak" mezuari erantzun