Topic on Wikipedia:Txokoa

Artaburu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo guztioi aspaldiko partez!


Gustatuko litzaidake ikastolan batxilergoko ikasleekin Wikipedia lantzea, eta artikuluak zuzendu/eztabaidatzea edo idaztea. Ez dakit prozedura zehatzen bat dagoen horrelakoetan, edota beste baliabideren bat. Topatu dudana Atari:Hezkuntza izan da. Unibertsitatean horrelako zerbait egin genuela gogoratzen dut, eta komunitateko norbait etorri zela azalpena ematen eta.

Espero dut norbaitek argi pixka bat jartzea honetan.

Mila esker!

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Artaburu.


EWKEko baten bat joan izan da, noiz edo noiz, hainbat fakultatetara eta Bigarren Hezkuntzako zenbait ikastetxetara, oinarrizko azalpenak-eta ematera. Agian horretan ibili diren beste ikastetxe bateko ikasle batzuk ere joan litezke lan hori egitera...


Barkatu atrebentzia baina, aipatzen duzun ikastola hori, zein eskualdetan dago?



Artaburu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Gorkaazk.


Ikastola Bizkaian dago. Interesgarria izango litzateke norbait izatea, bai, ikasleek aditu edota horretan aritzen den norbaitek testigantza izateko. Horrez gain, nire zalantza eta beldurra ere IParen blokeoa da. Ez dakit bizi dugun egoera ikusita proiektu honekin orain hasi ahalko garen, baina datorren ikasturtean hasten bagara arazoren bat egon daiteke kontu asko aldi berean sortzen badira?


Mila esker.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Wikipedian izena emateko pare bat minutu behar dira. Aukeratu erabiltzaile izena, aukeratu pasahitza, posta elektroniko helbide bat...


Aldi berean pertsona askok IP beretik izena eman nahi badute, Wikimediak daukan sistemak traba batzuk jartzen ditu, Captcha bat edo. Izena emateko, bi minutu beharrean, bost.


Oso erraz konpontzen diren problemak.


Bestalde, bandalismo detektatu bada IP batetik, eta administratzaile batek IP hori blokeatu badu, hala eta guztiz ere, erabiltzaile izena eta pasahitza sartuz, IP horretatik idatz daiteke Wikipedian.


(Zuk egin nahi duzun hori, nik urtetan egin izan nuen ;-)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @Artaburu. Zerbait zehatza egin nahi baduzu, edo zure ikasleei hitzaldi bat ematea (bideokonferentziaz bada ere), egin dezakegu. Ni joan ohi naiz ikastetxeetara. IP blokeoan @Gorkaazk|ek esan dizu erraza dela baina ez, 6 kontu baino gehiago ezin dira sortu IP berdinetik egun berean. Horregatik hori "etxeko lan" bezala agindu ohi diegu ikasleei, aurrez eurek egiteko. kontua etxean sortzen badute, gero ez dago arazorik IP blokeoekin, eta norbait blokeatzen badugu, ikaslea bera izango da, ez ikastetxea.

Zerbait nahi baduzu, idatzi hezkuntza [a bildu] wikimedia.eus helbidera, eta hitz egingo dugu.

Artaburu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @Gorkaazk eta @Theklan!


Barkatuko didazue, bi urte ostean nabil bueltan eta orain irakurri ditut zuen mezuak. Eskertzen ditut zuen mezuak. Aurten ezin izango dugu hori landu, baina datorren urtean espero baietz. Kontaktuan egongo gara.

Mila esker!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! inoiz ez da berandu wikigintzan hasteko. Aurten baditugu proiektu batzuk martxan Ikastolen Elkartearekin, nahi izanez gero.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @Artaburu

Nahi duzunean ekin berriro pentsatuta zenuen proiektuari. Galdetu lasai eta ondo ibili.

"Ikastolan Wikipedia lantzea" mezuari erantzun