Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Gabon,

Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea orrialdea sortu eta garatzen nabil eta lehendakariekin egin den moduan Hego Euskal Herrian egon diren lehendakariordeak agertzen diren taula bat sortu dut. Bi alderditakoak izan dira lehendakariordeak Eusko Jaurlaritzan, eta alderdi bakoitzari kolore bat egokitu diot: berdea (EAJ) eta gorria (PSE).

Arazoa hurrena da: Eusko Jaurlaritzan soilik behin gertatu da lehendakariordea lehendakariaren alderdikoa ez izatea (Ramon Jauregui, PSE; Ardanza, EAJ) eta taulan errenkada berean gelaxken kolorea desberdina izatea nahiko nuke, hau da, legegintzaldiaren eta lehendakariaren gelaxkak kolore berdekoak izatea nahiko nuke eta lehendakariordearena gorria. Ba al dago modurik halako zerbait egiteko? "bgcolor"-ekin saiatu naiz, baina ez dut lortu...

Mila esker aldez aurretik!!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Xabi22,

Nik holakoetan zer egiten dudan esango dizut: gelaxketan koloreak dituzten tauletara joan. html koloreak lortzeko, joan html koloreen orri batera eta kopiatu nahi duzun kolorearen kodea.

Kasu honetan, erreparatu Mr. Kortabarriak egin dionari, hemen. Goraintzi!

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Lortu dut, mila esker!

"Gelaxka jakin bati kolorea ipintzea" mezuari erantzun