Kolorin txotxongilo donostiar bat da 1955ean antzinako Gipuzkoako Kultur eta Ateneo Zirkuluko sotoko eraikinean jaio zen.  Bertako Teatro de Cámara y Ensayo taldeak sortua eta José Luis Villarejok zuzendua. Colorin Ateneoko zuzendaritza batzordearen interesaren ondorioz sortu zen, bertako bazkideen seme-alabak txotxongilo antzerkiaren mundura gerturatzea zuelarik helburu.  Horrela “Colorin”-en txotxongilo antzerkia sortuko da, pertsonaiak konpainiari izena emango diolarik. José Luis Villarejok burutuko du, Natalio Rodriguez (Talio) berrogeigarren hamarkadako txotxongilolari famatuak txotxongiloen inguruko nozio batzuk irakatsi ondoren. Modelatzetik hasi, eskaiolaren moldaketatik, pintura, jantziak etab.-ekin amaiera eman. Bere izena pentsatu zuen. “Colorín”. Colorin Gipuzkoa osoan, baita, Bizkaia, Nafarroa eta Arabako zati handi baten barrena ibili zen.  Batzuetan landa gune urrunenetara ere joango dira, bertako haurrei Colorinen abenturak eramatera. Bere lagunak elkarbanatzearekin batera, bere kezkak, barreak , kantuak… ere elkarbanatzen zituen, beti onik ateratzen zelarik bere lagunen laguntzari esker. Ospe handieneko pertsonaia izan zen 50eko hamarraldiaren erdialdetik 80ko hamarraldira. 50 urteko bizitza izan ondoren, gaur egun Topic-en, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan aurki daiteke.

Kolorin txotxongiloa

Kanpo estekakAldatu