Tom Liebscher (Dresden, Saxonia (Alemania), 1993eko abuztuaren 3a) piraguismoan lehiatzen den kirolari alemaniarra da.[1]

Tom Liebscher

Bizitza
JaiotzaDresden1993ko abuztuaren 3a (31 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Ezkontidea(k)Dóra Lucz (en) Itzuli  (2022 -
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria

IMDB: nm8650076 Olympic.org: tom-liebscher Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak

aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezko domina irabazi zuen, K-4 1000 m modalitatean, Alemaniako taldearekin, 3.02,143ko denboraz, Eslovakiako taldearen (zilarrezkoa) eta Txekiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako taldea: Max Rendschmidt, Max Hoff, Tom Liebscher eta Marcus Groß-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro urrezkoa irabazi zuen Alemaniako taldearekin, oraingoan K-4 500 m modalitatean, 1.22,219ko denboraz, Espainiako taldearen (zilarrezkoa) eta Eslovakiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako taldea: Max Rendschmidt, Ronald Rauhe, Tom Liebscher eta Max Lemke-k.[2][3]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, urrezko domina bat eskuratu zuen.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-4 1000 m,
gizonezkoa[4]
2020 Tokio
  Japonia
  K-4 500 m,
gizonezkoa[5]
2024 Paris (  Frantzia)   K-4 500 m,
gizonezkoa

Erreferentziak

aldatu
  1. «Tom Liebscher» ICF, 2021-11-08an begiratua (Ingelesez)
  2. «Tom Liebscher» olympedia.org 2021-11-08an begiratua(Ingelesez)
  3. «Tom Liebscher» Olympics.com 2021-11-08an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Piraguismoa, K-4 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

aldatu