Max Rendschmidt (Bonn, Ipar Renania-Westfalia (Alemania), 1993ko abenduaren 12a) piraguismoan lehiatzen den kirolari alemaniarra da.[1]

Max Rendschmidt

Bizitza
JaiotzaBonn1993ko irailaren 12a (30 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria
Pisua90 kilogramo
Altuera1,86 metro
maxrendschmidt.de
IMDB: nm8650071 Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezko domina irabazi zuen, Marcus Groß herrikidearekin batera, K-2 1000 m modalitatean, 3.10,781eko denboraz, Serbiako bikotearen (zilarrezkoa) eta Australiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.
Urrezkoa irabazi zuen ere K-4 1000 m modalitatean Alemaniako taldearekin, 3.02,143ko denboraz, Eslobakiako taldearen (zilarrezkoa) eta Txekiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniaren taldea: Max Rendschmidt, Tom Liebscher, Max Hoff eta Marcus Groß-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezkoa irabazi zuen K-4 500 m modalitatean, Alemaniako taldearekin, 1.22,219ko denboraz, Espainiako taldearen (zilarrezkoa) eta Eslovakiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniaren taldea: Max Rendschmidt, Ronald Rauhe, Tom Liebscher eta Max Lemke-k.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-2 1000 m,
gizonezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-4 1000 m,
gizonezkoa[5]
2020 Tokio
  Japonia
  K-4 500 m,
gizonezkoa[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Max Rendschmidt» ICF, 2021-11-07an begiratua (Ingelesez)
  2. «Max Rendschmidt» olympedia.org 2021-11-07an begiratua(Ingelesez)
  3. «Max Rendschmidt» Olympics.com 2021-11-07an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Piraguismoa, K-2 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Piraguismoa, K-4 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu