Toledoko VIII. kontzilioa

Toledoko VIII. kontzilioa Hispania Bisigodoan 653an Recesvinto erregeak deitua Toledoko Apostolu Santuen Elizan ospatu zen gotzainen sinodo edo biltzar bat izan zen. Erregeak berak ere parte hartu zuen. Bertan, erregeaz gain, pertsonalki berrogeitambi gotzainek eta beste hamarren ordezkariak egon ziren, hamar abade, katedraleko artzipreste eta Primizerioa (eta lehen aldiz parte hartu zuten ahots eta bozkaz eta aktak sinatu zituzten pertsona sekularrek, zehazki jauregiko sei kondek). Bertan parte hartu zutenen artean Calahorrako gotzaina zegoen, Gavinio izenekoa, Toledoko IV. kontzilioan jada parte hartu zuena.

Lehen aldiz erregeak Kontzilioari idazkun bat zuzendu zion ("Tomus" bezala ezaguna), non gotzainek jorratu beharreko gaiak zeintzuk izatea nahi zuen adierazten zuen. Erregeak traidoreei ezarritako zigorrak txikiagotzea eskatu zuen, Txindasvintoren erregealdian nobleek eta gotzainek zigor horiek aplikatzeko zina ezabatuz. Txindasvintoren 643ko legeak atzerriko indar batengana jo zuen edo hartan saiatu zen oro, hala indar hau godoen aurka joateko konbentzituz, hiltzera zigortua izango zela ezartzen zuen.

Gotzainek, legearen baldintzek erregeari matxinatuei errukia izatea ez ziotela baimentzen uste zuten, horietakoren batzuk, Fruktuoso Bragakoa esaterako, errukirik handiena eskatzen zuten arren. Eztabaida tirabiratsua izan zen. 643an eginiko zinak gotzainei traidoreei barkatzea debekatzen zien. Legea, garaile irten zen matxinatu batek bere burua eta bere jendea amnistiatzea eragozteko pentsatu zen. Baina orain, errege legitimoak berak, errudunak garaitu zituena, bere barkamena eskatzen zuen. Azkenik, kontsentsuzko adostasun batera iritsi zen: zina heriotz zigorrari eta mutilazio fisikoei zegokionez ezabatua geratzen zen, baina gainontzeko kasu guztietan indarrean jarraitzen zuen. Beraz, euren ondasunak galdu zituztenek, Altxorrak konfiskatuta, ez zituzten berreskuratuko, eta erbesteratuak ezingo ziren itzuli, aldiz, aurretik matxinatuenak izan ziren ondasunak jaso zituztenak lasai egon zitezkeen euren betirako jabetza berretsia geratzen baitzen.

Kontzilioak Lege Kode bat ere onartu zuen, eta soilik Txindasvintok tronura iritsi aurretik izan zituen ondasunak pasako ziren bere seme Recesvintoren edo honen anai-arreben jabetzara, nahi zutenean erabiltzeko ahalmen osoz.

Recesvintok berehala erantzun zuen aurreko erregeen gutizia eta erregeen mesedetan herriak jasan zuen espolioa onartuz, bere aitari eginiko karguak zehazki onartu ez zituen arren. Koroaren (eta ez erregearen) jabetza bezala adierazi zituen Suintila erregearen garaitik konfiskatutako ondasun guztiak, hurrengo erregeek etorkizunean lortuko zituztenez gain, baina funtsezko muga batekin: koroaren jabetzatik at geratzen ziren legez erregeenak izan ez arren hauek testamentu batean eman zituztenak, eta, beraz euren oinordeko edo lagunengana pasatu ziren ondasun guztiak, hauek askatasun osoz erabili ahal izango zituztelarik. Txindasvintok lortutako ondasunei dagokienez, erabateko askatasuna erreserbatu zen, bere aitak tronuratua izan aurretik zituen ondasunak bere jabetza pertsonalekoak zirela baieztatu bazuen ere, Txindasvintok (eta beste edozein erregek) heredatutako ondasunak ondasun pribatiboak izateaz gain (hala ezarri zuten jada Toledoko V. eta VI. kontzilioetan).

Recesvintoren legeak ez zituen gotzainen eskakizunak asetzen, baina berrestea beste erremediorik ez zitzaien geratu. Legearen azken zatiari dagokionez, gotzainek errege ezingo zela gutxi batzuen konspirazio baten ondorioz edo "plebe errustiko"aren altxamendu baten ondorioz tronura iritsi zena izan ezarri zuten, tronura Toledon iritsi behar zen, edo, horren ordez, aurreko erregea hil zen tokian, eta aukeraketa gotzainen eta "maiores palatii"ren esku geratuko zela, erregeak fede katolikoaren defendatzaile sutsua izan behar zuen, eta hereje eta juduen aurrean defendatu behar zuen.

Toledoko V. kontzilioak eskumikazio zigorra ezarri zuen erregeari buruz gaizki hitzegiten zuen ororentzat. Orain, VIII. kontzilioak, Recesvinto erregeak berak proposatuta, erregea hitzez iraintzearen errudun zen noble, laiko edo elizgizon orok bere ondasunen erdia galduko zuela eta gainera erregeak berak egoki zeritzon zigorra jasoko zuela ezarri zen.

Sinodoei dagokienez, bertan hartutako erabakiak klerigo guztiak behartzen zituela erabaki zuen; horiek kontutan hartzen ez zituen klerigoa, kritikatzen zituena edo defendatzen ez zituena, bere maila galduko zuen eta ezingo zuen jaunartzerik egin. Gogor eraso zen simonia gotzaintzara iristeko bide bezala, oraindik ezabatu ezin izan zena, baizik eta, aldiz, hedatu egin zela: kargu bat erosten zuen oro anatematizatua, eskumikatua eta etengabeko penitentziara zigortua izango zen monasterio batean, ordaina onartzen zuena sekularizatua izango zen klerigoa bazen, edo anatematizatua laikoa bazen.


Aurrekoa
Toledoko VII. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
653
Ondorengoa
Toledoko IX. kontzilioa

Kanpo estekak

aldatu