Ireki menu nagusia

Toledoko V. kontzilioa 636ko ekainak 30ean ospatu zen Toledoko Santa Leocadiaren elizan. Txintila erregeak deitu zuen, Sisenandoren oinordeko bihurtu zena interregno labur baten ondoren. 22 gotzain eta beste 2 ordezkatuk parte hartu zuten. Narbonense probintziako gotzaina ez zen joan desadostasun politikoen ondorioz.

Kontzilioko erabaki garrantzitsu guztiak politikoak izan ziren. Lehendabizi erregearen segurtasunari buruz hitz egin zen, eta ondoren bere oinordekotzari buruz. Txintilaren tronuratzea babestu zen, eta erregearentzat eta bere familiarentzat babes berezi bat eskatu zen, babes horrek bere heriotzaren edo, hala gertatuz gero, tronutik kendua izan ondoren jarraitu beharko zuelarik.

  • Etorkizunean errege berriaren aukeraketari buruz, soilik bisigodotar goi noblezia militar eta jauregitarreko kideen artean izan beharko zuela adostu zen.
  • Erregearen oinordekoek legez lortutako edo euren gurasoek eman zizkieten ondasunez gozatu behar zuten. Anatema, etorkizunean gogaitzen edo iraintzen zituen ororentzat izango zen. Baita erregearekiko leialak zirenak ere, erregea inguratzen zuten taldetxo bat osatzen zutena eta erregearen baldintzagabeko aldekoak zirenak, konfidantzazko aholkulariak eta laguntzaileak, babestuta geratu behar zuten, eta euren ondasunak eta aurreko erregeak eman zizkien opariak ere mantendu behar zituzten.
  • Erregearen zoria ezagutzeko igarleengan jotzen zutenak eskumikatuak izango ziren. Zigor bera izango zen erregea madarikatzen zutenentzat eta beste pertsona bat tronuan jartzeko biltzen zirenentzat ere. Errege izatako nahia zuen oro zegokionek aukeratua izan gabe (eta noblea izan gabe) eskumikatua izango zen eta anatema jasoko zuen.
  • Kontzilioak letaniazko hiru egun ezarri zituen abenduak 13tik 15era urtero. Une horretan errege zenaren etorkizuna igartzeko saiakera oro debekatu zen.

Txintilak bere erregealdiaren zati handi bat barne etsaien aurka borrokan pasa zuen (kanpokoak, frankoak eta bizantziarrak ez ziren arriskutsuak une horretan) eta 638ko urtarrilean Toledoko VI. kontzilioa deitzera behartua egon zen.


Aurrekoa
Toledoko IV. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
636
Ondorengoa
Toledoko VI. kontzilioa