Simonia ondasun espiritualen nahiz haietatik bereizezinak diren munduko ondasunen salmenta edo erosketa deliberatua da.[1] Izena Simon Magus samariarretik datorkio,[2] Apostoluen Eginak liburuan honelaxe egin zuelako:

Dante Infernon Nikolas III.a aita santuarekin hizketan, Gustave Doréren lana, 1861
« Bazen hirian Simon zeritzan gizon bat, aspalditik aztikeriara emana; Samariako jende guztia txunditurik zeukan, norbait apartekotzat agertzen baitzuen bere burua. Denak, handi eta txiki, hari lotuak zeuden, hau ziotelarik: «Jainkoaren ahalmena dugu gizon hau, “Ahalmen Handi” deritzana». Hari lotuak zeuden, bada, bere aztikeriaz txunditurik baitzeuzkan aspaldidanik. Baina Felipek Jainkoaren erregetza eta Jesu Kristoren berri ona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume. Simonek berak ere sinetsi egin zuen eta bataioa hartu, eta ez zen Feliperen ondotik aldentzen. Gertatzen ziren mirariak eta egintza ahaltsuak ikusirik, erabat txunditurik zegoen.

Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara. Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin zuten, Espiritu Santua har zezaten. Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden. Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.

Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien, esanez:
–Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.

Pedrok erantzun zion:
–Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik!
Hik ez duk honetan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aurrean. Damu hadi, bada, heure gaiztakeriaz, eta otoitz egiok Jaunari ea burutapen hori barkatzen dian. Gutiziaz betea ikusten haut eta gaiztakeriari lotua.
Simonek erantzun zuen:
–Otoitz egiozue Jaunari nire alde, zuek esandakorik gerta ez dakidan.

»

Eg 8:9-24


Zuzenbide kanonikoaren kontrakoa izan arren, Eliza katolikoan IX. eta X. mendeetan erabat zabaldurik zegoen[3] eta, Inbestiduren auziaren garaian, Gregorio VII.ak debekatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Simon. in: The Reader's Encyclopedia. 2 New York: Thomas Y. Crowell Company, 932 or..
  3. Wendy Doniger, ed. Merriam-Webster's Encyclopedia of World Religions. .

Kanpo estekak aldatu