Tokyo Skytree
Tokyo Skytree (japonieraz: 東京スカイツリー Tōkyō Sukaitsurī ) , "Tokioko zeruko zuhaitza", Japoniako Tokio hirian eraikitako telebista eta behatoki dorrea da. Tokioko Sumida auzoan dago. Eraikuntza 2008an hasi zen eta 2012an amaitu zen.
Tokioko Skytree | |
---|---|
東京スカイツリー | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Sumida-ku |
Chōchō | Oshiage |
Ur-masa | Kitajikken River (en) |
Koordenatuak | 35°42′36″N 139°48′39″E / 35.71006°N 139.81072°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2008ko uztailaren 14a - 2012ko otsailaren 29a |
Topping out | 2011ko martxoaren 18a |
Irekiera | 2012ko maiatzaren 22a |
Inaugurazioa | 2012ko maiatzaren 22a |
Jabea | Tobu Tower Skytree Co., Ltd. (en) |
Komisarioa | Tobu Railway (en) |
Erabilera | jatetxea telebista-kanala erakargarri turistikoa observation deck (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Nikken Sekkei (en) |
Eraikitzailea | Obayashi Corporation (en) |
Egitura ingeniaritza | Nikken Sekkei (en) |
Materiala(k) | altzairua |
Kolorea | ██ indigo white (en) |
Estiloa | neo-futurism (en) |
Dimentsioak | 634 () m |
Solairuak | 29 |
Azalera | 31.832,6 m² |
13 | |
Irekiera egunak | egunero |
Zerbitzu hasiera | 2013ko maiatzaren 31 |
Kontaktua | |
Helbidea | 東京都墨田区押上一丁目1番1号 |
Webgune ofiziala | |
Egiturak 634 metro ditu eta Guangzhouko telebista dorrea gainditu du munduko telebista dorrerik garaienaren postuan.
2011ko martxoaren 18an egiturak gorengo garaiera eskuratu zuen[1].
Eraikuntza
aldatuBilakaera
aldatuDorrearen lehen harria 2008ko uztailaren 14an jarri zen eta hilabete batzuk beranduago, 2009ko apirilean, egituraren zimendatze lanak burutu ziren. Urte bereko urrian, hasierako proiektua aldatu eta dorrearen garaiera 610 metrotik 634 metrora igo zen. Bien bitartean 2009. urtearen amaierarako dorreak 200 metroak gainditu zituen eta 2010eko otsailaren 16an 300 metroak ere gainditu zituen.
2010eko martxoaren 28an Tokyo Sky Tree dorrea, Japoniako egiturarik garaiena bihurtu zen, Tokioko telebista dorrearen 338 metroak gainditu eta gero. Urte bereko uztailean eraikuntzak jarraitu eta 400 metrora heldu zen. Urriaren 23an egitura nagusia eraikitzen amaitu eta dorrearen goialdeko antena jartzen hasi ziren. Abenduaren 1ean Taipei 101 etxe orratzaren 508 metroak gainditu zituen.
2011ko martxoaren 1ean Guangzhouko telebista dorrea (600 metro) gainditu zuen eta ordutik munduko telebista dorrerik garaiena da. Martxoaren 11n, Japonia ipar-ekialdea astindu zuen lurrikara bortitzaren ondoren, adituek eraikuntza lanak eta egitura aztertu baina ez zuten akatsik aurkitu eta eraikuntza lanek jarraitu zuten. Azkenik martxoaren 18an dorreak gorengo garaiera eskuratu zuen, 634 metro.
Argazkiak
aldatu-
2009ko uztailaren 14a (76 m)
-
2009ko irailaren 19a (153 m)
-
2009ko abenduaren 22a (245 m)
-
2010eko martxoaren 30a (338 m)
-
2010eko uztailaren 10a (398 m)
-
2010eko azaroaren 3a (497 m)
-
2011ko urtarrilaren 23a (559 m)
-
2011ko apirilaren 4a (634 m)
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Proiektuaren webgune ofiziala.
Aurrekoa Canton Dorrea |
Munduko telebista dorrerik garaiena 2011 - |
Ondorengoa 'Garaiena da' |