Tito Verginio Trikosta
Tito Verginio Trikosta Zelimontano (latinez Titus Verginius Tricostus Caelimontanus) erromatar kontsula izan zen K.a. 496an Aulo Postumio Albo Regilenserekin, baita Verginia genseko kidea ere.
Tito Verginio Trikosta | |||||
---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 496 - K.a. 496 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. VI. mendea | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | ezezaguna, K.a. V. mendea ( urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | ezezaguna | ||||
Ama | ezezaguna | ||||
Leinua | Verginii Tricosti (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
Bere cognomena, Trikosta Zelimontano, ez da iturri guztietan agertzen, eta erabat falta da Tito Livio eta Dionisio Halikarnasokoaren lanetan, honen ondorioz, Verginio Trikostaren adarrekoa izatea zalantzazkoa delarik.
Tito Livioren arabera, bere kide Postumiok, kontsulaldiari uko egin zion, berataz susmatzen baitzuen, eta, ondoren, Postumiok, diktadore kargua jaso zuen. Dionisiok, gertaera hauei buruz ez du informaziorik ematen, baina Postumio diktadore bezala izendatu izana aipatzen du, eta, ondoren, Tito Ebuzio Helva bere magister equitum bezala.
Tito Liviok aipaturikoa alde batera utzita, Dionisiok, Regilo lakuko gudua, Verginio eta Postumioren kontsulaldian birkokatzen du. Verginiok, Aulo Postumio, Tito Ebuzio eta Aulo Semproniorekin batera, erromatar armadaren laurden bat zuzentzen du. Guduan, erromatar armadaren eskuineko muturraren buru izan zen, eta, beraz, zuzenean Sexto Tarkinioren aurka borrokatu zuen.
Verginio hau, K.a. 486an kontsula izan zen Prokulo Verginio Trikosta, eta K.a. 494ko kontsula izan zen Aulo Verginio Trikosta Zelimontano baldin bada, ez dago aurrekari gehiagorik.
Aurrekoa Aulo Sempronio Atratino eta Marko Minutzio Augurino |
Erromatar kontsula Aulo Postumio Albo Regilenserekin K.a. 496 |
Ondorengoa Apio Klaudio Sabino eta Publio Servilio Prisko |