Publio Servilio Prisko
Publio Servilio Prisko Estrukto (latinez Publius Servilius Priscus Structus), erromatar kontsula izan zen K.a. 495ean Apio Klaudio Sabino Inregilenserekin, eta Servilia genseko lehen kontsula izan zen.
Publio Servilio Prisko | |||||
---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 495 - K.a. 495 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. VI. mendea | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | ezezaguna, K.a. V. mendea ( urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | ezezaguna | ||||
Ama | ezezaguna | ||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Servilii Prisci (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
K.a. 495ean, Erromako azken erregea izan zen Tarkinio Superbo hil zen, Merkurioren tenplua eskaintzen diote jainko honi, eta kolono berriak eramaten dituzte Signiako koloniara, Tarkiniok sortu zuena.
Kontsulek, volskoen aurkako gerra arrakastarekin eraman zuten, eta euren hiriburua hartu zuten, Suesa Pomezia hiria. Priskok, beranduago, sabinarrak eta aurunkoak garaitu zituen. Patriziar eta plebeioen aurkako borroketan zorren legeari buruz, Priskok, azken hauen alde egiten du, eta plebeioen aldeko ediktu bat argitaratu zuen, baina, bere kidearen eta patriziar guztien oposizioagatik lagundu ezin izan zituenez, bi aldeekin etsaitua geratu zen.
Publio Servilio Prisko, K.a. 476an kontsul izango den Espurio Servilio Priskoren aitatzat eta K.a. 463an kargu hori beteko duen Publio Servilio Priskoren aitonatzat hartzen da.
Aurrekoa Aulo Postumio Albo Regilense eta Tito Verginio Trikosta |
Erromatar kontsula Apio Klaudio Sabino Inregilenserekin K.a. 495 |
Ondorengoa Aulo Verginio Trikosta eta Tito Vetusio Gemino Zikurino |