Labieno

Tito Labieno» orritik birbideratua)

Tito Labieno (latinez: Titus Labienus; K.a. 100 - K.a. 45eko martxoaren 17a) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. Zesarren laguntzailea izanda, haren kanpainetako liburuetan maiz agertzen da Labieno.

Labieno
Plebearen tribunoa

K.a. 63 - K.a. 63
Pretore

Bizitza
Jaiotza CingoliK.a. 100
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Q20089083 ItzuliK.a. 45eko martxoaren 17a (52/53 urte)
Heriotza modua : guduan hila
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli eta Ancient Roman Military Personnel (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradua legatus (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkak Zesarren Gerra Zibila

K.a. 63an, plebeko tribunoko postuan, Labienok antolatutako plebiszituak Pontifex Maximus postua eman zion Zesarri. Galiako gerretan, Zesarren legatua (laguntzailea) izan zen, eta haren lekua hartzen zuen Zesar Erromara itzultzen zenean. Galian, treviriarrak garaitu zituen K.a. 54an, eta K.a. 52an Lutetia hiria hartu zuen.

Zesarren zalditeriaren burua eta laguna bazen ere, gerra zibila piztu zenean Zesarren taldea utzi zuen, merezitako esker ona jaso ez zuelakoan. Ponpeiarrek harrera beroa eman zioten, 3.700 zaldunak ekarri zituelako. Hala ere, Ponpeioren aldean ez zuen garaipenik lortu. Gneo eta Sexto Ponpeiorekin bat eginda, Mundako guduan hil zen, K.a. 45ean.