Tintin Amerikan (frantsesez: Tintin en Amérique) Tintinen abenturen 3. bilduma da, Hergék idatzi eta marraztutakoa. Istorioaren lehen zatia Chicagon gertatzen bada ere, non protagonistak gangsterrei eta hiltzaileei aurre egiten dien, istorioa egilea bere haurtzaroan hainbeste txunditu zuen indiar herriaren ingurukoa ere bada. Tintinen komikien artean, benetako pertsona bat bere benetako izenarekin agertzen den bakarra da: Al Capone. Gainontzekoetan, benetako pertsonetan inspiratutako baina izena aldatutako pertsonaia batzuk agertzen dira.

Tintin Amerikan
Jatorria
Egilea(k)Hergé
Argitaratze-data1932
IzenburuaTintin en Amérique
Jatorrizko herrialdeaBelgika
ArgitaletxeaLe Petit Vingtième eta Casterman (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaTintinen abenturak
Emanaldia
Hasiera-data1931ko irailaren 3a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAmeriketako Estatu Batuak
Fikzio-unibertsoaTintin universe (en) Itzuli
fr.tintin.com…
kronologia
Tintin in the Congo (en) Itzuli Tintin Amerikan Cigars of the Pharaoh (en) Itzuli

Argitalpen ibilbidea

aldatu

Abentura hau Le Petit Vingtièmen 1931ko irailak 3ko zenbakian argitaratzen hasi zen, urte bete baino gehiagoz hedatuz, asteko bi plantxako erritmoan. Tintin Kongon izeneko bildumaren eredua jarraituz, bildumaren kolorezko bertsioa, 1945ean berriz erabat marraztua izan zena, jatorrizkoarekiko nahiko leiala da. Beti bezala, Hergék, uneoro, irudien eraginkortasun narratiboa hobetzea bilatu zuen.

Kolorezko edizioan, egileak biñeta batzuk irauli zituen irakurleak errazago ulertzeko. Komikigile bezala lortu zuen esperientzia probestuz, Hergék bere gaztaroko komikietako akastzat jotzen zituenak aldatu zituen: askotan, galdera baten erantzuna galdera bera baino lehenago irakur zitekeen, edo pertsonaia bat orrialdearen ezkerraldera korrika egiten ikus zitekeen, hala, pertsonaia bere pausoetan atzera egiten ari zenaren itxura emanez. Tintinen lehen bilduma guztietan bezala, lanak jorratzen diren gaiei buruzko dokumentatze falta nabarmena erakusten du egilearen beranduagoko lanekin alderatuz. Hain zuzen ere, Hergé lanez lepo zegoen Le Petit Vingtièmen eta istorio honetako dokumentatze falta 1930eko hamarkadan Europan Amerikari buruz zeuden mitoekin ordezten du (gangsterrak, indiarrak, behizainak...).

1973an bilduma lehen aldiz argitaratu zen Estatu Batuetan argitaratzaileek agindutako eduki aldaketekin, atzean agertzen diren azal beltzeko pertsonaia batzuk ezabatuz, azal zuriko haur bat zaintzen ari den umezain beltz bat kasu, umezain hau emakume zuri bategatik aldatuz.

Istorioa

aldatu

Istorioak Tintinek Estatu Batuetan dituen abenturak kontatzen ditu. Estatu Batuetara iristen denean Al Caponeren gangsterrek bahitzen dute, nortzuk kazetari arriskutsutzat hartzen duten. Handik gutxira ihes egitea lortzen du eta beste gaizkile talde arriskutsu batzuei aurre egin beharko die.

Istorioaren bigarren zatian, indiarrekin dagoenean, bildumako eszenarik polemikoenetako bat agertzen da: estatubatuar soldaduek indiarrak baionetekin erasotzen dituzte hauen lurraldeetatik botatzeko petrolio putzu bat aurkitu ondoren. Eszena honen ondorioz, argitaratzaile gehienek Hergéri aldatzeko eskatu zioten.

Balorazioa

aldatu

Bilduma honek westerna eta zine beltzaren arteko uztarketa bat dirudi. Hergéren lana oraindik gagez eta nahiko inozotasun adierazten duten elementuz betea dago; alabaina, Tintin Amerikan bilduman AEBetako indiarrek jasaten duten egoerari eta kapitalismoaren arlo batzuei buruzko kritika ere aurki daiteke.

2008ko apirilean azalaren akuarelazko jatorrizkoa 177.000 eurotara iritsi zen enkante batean, errekor bat bere garaian.


Aurrekoa
Tintin Kongon
Tintinen abenturak
1932
Ondorengoa
Faraoiaren Zigarroak

Kanpo estekak

aldatu