Tinariwen (tamasheq-amazigeraz: ⵜⵏⵔⵓⵏ, ⵜⵉⵏⵉⵔⵉ, tinariwén, «basamortuak») musika talde tuarega da. Haren musika estiloa, assouf deitua (tamasheqez, "bakardadea, oroimena"), blues, rock eta doinu tuareg tradizionalen arteko sintesia da.

Tinariwen
Tinariwen taldea 2010ean Nurembergen
Datuak
Musika motaAssouf, blues tuareg
Urteak1982 - gaur egun arte
Produkzioa
Taldekideak
Ibrahim ag Alhabib, Alhousseini ag Abdoulahi, Mohamed ag Itlal, Mina wallet Oumar
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
http://www.tinariwen.com/
Facebook: tinariwenmusic Twitter: TINARIWEN Instagram: tinariwen MySpace: tinariwenofficial Youtube: UCZ3wH-v5zOcq4ZZWI58TGKA Bandcamp: tinariwenmusic Spotify: 2sf2owtFSCvz2MLfxmNdkb iTunes: 7420812 Musicbrainz: 5c98fc12-be83-4246-ae5b-2184192913b9 Songkick: 340920 Discogs: 369298 Allmusic: mn0000603621 Deezer: 8209 Edit the value on Wikidata

Taldea 1980ko hamarkadan sortu zen, Tessaliteko (Mali) eta Tamanrasseteko (Aljeria) oasien arteko lurraldean. Ondoren, taldekideek zenbait urte igaro zituzten Libiako entrenamendu-esparru batean. Haien abestiak kaseteetan grabatuta hedatu ziren: 1990eko hamarkadako Tuareg matxinadan ospe handia lortu zuten[1]. 1994an tuaregek bakea sinatu zuten Maliko gobernuarekin eta Tinariwen taldeak haien musika eta kultura jendarteratzeari ekin zion. Mundu osoko musika jaialdietan aritu dira, hala nola, Belforteko Les Eurockéennes-en (Frantzia), Glastonbury-koan (Erresuma Batua) eta Coachella-koan (Kalifornia)[1]. 2012an Tassili albumak World Music kategorian[2] Grammy saria irabazi zuen.

Diskografia aldatu

  • The Radio Tisdas Sessions (2001)
  • Amassakoul (2004)
  • Aman Iman (2007)
  • Imidiwan: Companions[3] (2009)
  • Tassili[4] (2011)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu