Tihangeko zentral nuklearra

Tihangeko zentral nuklearra Belgikako Huyn udalerrian kokatutako zentral nuklearra da, hiru erreaktorez horniturik dagoena. Mosa ibaiaren ertzean dago, Tihange herritik hurbil, Liejako probintzian. Denera, 3.008 megawatteko potentzia dauka, Belgikako elektrizitate ekoizpen-ahalmenaren %15.[1]

Tihangeko zentral nuklearra
Kokapena
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Valonia
Province of Belgium Liejako probintzia
Belgikako barrutiaArrondissement of Huy
Belgikako udalerriaHuy
Koordenatuak50°31′58″N 5°16′32″E / 50.5328°N 5.2756°E / 50.5328; 5.2756
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1970
KudeatzaileaEngie Electrabel
Izenaren jatorriaTihange (en) Itzuli
Zerbitzu hasiera1975eko urriaren 1a
Potentzia instalatua3.008 megawatt
Webgune ofiziala

Ezaugarriak aldatu

1970eko hamarkadan eraiki zuten, 75 hektareako lur eremu batean, Mosa ibaiaren bazterrean, Liejatik 30 kilometro hego-mendebaldera, Namurtik 34 kilometro ekialdera, Charleroi 68 kilometro ekialdera, eta Bruselatik 80 kilometro hego-ekialdera.

Ur presurizatuko hiru erreaktore dauzka, Westinghouse enpresak egindakoak. Erreaktore bakoitzak hiru ur-zirkuitu ditu: primarioa (itxia), erreaktorearen bihotza hozteko; sekundarioa (itxia), turboalternadorea lurrunez hornitzen duena; eta tertziarioa (irekia), hozte dorre batez hornitua, eta Mosaren ura hartzen duena.

Erreaktoreak hauek dira:

Erreaktorea [2] Zirkuituak Hornitzailea Ahalmen termikoa Ahalmen gordina Ahalmen garbia Eraikuntza hasiera Konexioa sareari Itxiera
Tihange 1 3 ACLF 2873 MW 1009 MW 962 MW 1970-06-01 1975-03-07 2025
Tihange 2 3 FRAMACEC 3054 MW 1055 MW 1008 MW 1976-04-01 1982-10-13 2023
Tihange 3 3 ACECOWEN 2988 MW 1089 MW 1038 MW 1978-11-01 1985-06-15 2025

Gertakariak aldatu

2012ko abuztuan «irregulartasun asko» antzeman zituzten Tihange 2 erreaktorean, eta pitzadurak izan zitzaketela-eta gelditu zuten. RDM Herbehereetako enpresak egindako hutsei egotzi zizkieten arazo horiek. Hori dela eta, Belgikako Kontrol Nuklearrerako Agentziako buru Willy De Rooverrek eskatu zuen aipatu enpresak egindako osagaiak zituzten zentral nuklearrak gelditzeko.[3]

Belgikako Kontrol Nuklearrerako Agentziak hainbat aditu bildu zituen arazoa aztertzeko. Bi kasuak aztertu ostean, 2013ko maiatzaren 17an, zentrala berriz pizteko baimena eman zuten. Bi baldintza jarri zituzten: martxan jarri aurretik, eta 2014ko ekainean erregaia aldatu baino lehen, hainbat hobekuntza egin behar zituzten. Horrez gain, erreaktorearen jabeak materialen bilakaera aztertu beharko zituen.[3]

Ikerketek zazpi hilabete iraun zuten, eta zentrala martxan jarri ostean ere aztertzen segitu zuten. Electrabelek, erreaktorearen jabeak, ontziari buruzko zenbait datu igorri zizkion Belgikako Kontrol Nuklearrerako Agentziari. Datu horietan antzemandako bilakaera adituek aurreikusi baino ezkorragoa izan zen. «Adituek espero zuten baino eragin handiagoa izan du irradiazioak materialaren gaitasun mekanikoetan», laburbildu zuen agentziak ohar batean. Hori dela eta, 2014ko martxoan berriz gelditu zuten erreaktorea.[3] Azkenik, 2015 amaieran erreaktorea abian jartzeko baimena eman zuten, Erabaki horreak protesta ugari eragin zituen Belgika, Alemania eta Herbehereetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Tihange nuclear power plant. corporate.engie-electrabel.be (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).
  2. FOD Economie. FODe. OECD-NEA (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
  3. a b c Rejado, Jon. «Garoñaren moduko bi erreaktore gelditu dituzte, «ezusteko» arazoengatik» Berria, 2014ko abuztuak 22 (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).

Kanpo estekak aldatu

  • (Ingelesez) (Alemanez) (Frantsesez) (Nederlanderaz) Webgune ofiziala, corporate.engie-electrabel.be