Tibilis
Aljeriako aztarnategia
Tibilis, baita ere Thibilis, Numidiako hiri erromatarra eta bizantziarra izan zen. Egungo Sellaoua Announa udalerrian, Aljeriako ipar-ekialdean zegoen. Erorkin ugari gordetzen dira. Tibilisko lekuan aurkitutako latinezko inskripzio ugariek hiriaren historiari buruzko argibideak eman zituzten.[1]
Tibilis | |
---|---|
arkeologia-aztarnategia | |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°23′N 7°15′E / 36.38°N 7.25°E |
Demografia |
Aurkikuntzak
aldatuCharles Albert Jolyk XX. mendearen hasieran zuzendutako indusketek hainbat eraikin ekarri zituzten argitara: foro txikia, tenplu bat, basilika bat izan zitekeen eraikina, merkatu txiki bat, bi eliza kristau, bat ondo kontserbatutako baptisferio batekin, eta, azkenik, etxe batzuk, horietako bat familia garrantzitsu batena, Antistiti sendiarena.[2]
Iruditegia
aldatu-
Ikuspegi orokorra.
-
Latinez idatzitako idazkuna.
-
Erorkinak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus%3Atext%3A1999.04.0006%3Aentry%3Dthibilis
- ↑ Jacques Gascou, « Pagus et castellum dans la Confédération Cirtéenne », Antiquités africaines, 19.zk., 1983, 175-207. or.[1]