Thelephora anthocephala

Thelephora anthocephala Thelephoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Thelephora anthocephala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaThelephoraceae
GeneroaThelephora
Espeziea Thelephora anthocephala
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Koral edo adarkatu formako fruituak ematen dituen onddoa, edo oinarrian etzanda eta adarkatuta agertzen direnak (Thelephora incrustans edo Thelephora anthocephala f. repens). Lehenengo forman adar ugari garatzen dira ardatz berean, eta adar horiek gero eta finagoak bihurtzen dira, muturrak zorrotzak eta zurixkak, adarrak lau samarrekin, arrexka kolorekoak, lilak, oliba antzekoak, leunak, kolore bereko ardatzarekin, gehienez 2 cm-ko lodierarekin; 6 cm-ko tamaina ingurukoa. Etzandako formak gingil arre-gorrixka koloreko ugari izaten ditu, 10-20 mm-ko luzerakoak. Elastikoak, zuntzezkoak, usaingabeak.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Thelephora palmata, Thelephora caryophyllea eta abarrekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Goroldio eta belar artean, koniferoen edo hostoerorkorren basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Kirgizistan, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Singapur, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 310 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Asturnatura.
  4. Thelephora anthocephala: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu